MUSIKA

HISTRIÓN TEATRO
Histrión Teatro
Antzerkia besterik ez
Harold Pinter Nobel saridunak idatzitako testu honetako protagonistek bikotekideak eta lagunak traizionatzen dituzte. Amodioa, desamodioa eta ironia nahasten dira Histrion Teatro konpainiak ohiko maisutasunez moldatu duen muntaian, amaiera jakin arren azken unera arte harridura sortzen duena.
Inoiz gertatu zaizu kalean edo tabernan elkarrizketa bat entzun eta  pelikula bateko zati bat izan litekeela pentsatzea? Ba horrela ulertzen du antzerkia Histrión konpainiak: gorabehera eta produkzio handirik gabe, elkarrizketen indarra eta antzezleen lana erabiliz. Hitz bakar batean: teatroa.
Histrión-ek urtetako eskarmentua zuen antzezlan klasikoak moldatzen, adibidez Garcia Lorcaren ‘El amor de Don Perlimplin’-en bertsio gogoangarria. Baina bat-batean erabateko aldaketa egin zuen bere ibilbidean ‘Los corderos’ (2012ko hiru Max Sarirako izendatua) errealista eta beldurgarriarekin. Testu garaikideetan sartzeko lehen urratsa izan zuen hura eta orain bide beretik jarraituko du Harold Pinter-en ‘Traición’ lanarekin, bi gizon eta emakume barne harrapatzen dituen maitasun-triangeluari buruzko istorioa. Izenburuak berak erakusten duen moduan, bertan ezer ez da itxuraz dirudiena. “Antzezlana entzutean badirudi ez dutela ezer esaten, baina bitxiena da ez dutela esaten esan nahi dutena, bizitzan bertan bezalaxe”, azaldu du lanaren hiru protagonistetako bat den Gema Matarranz antzezleak.
Muntaia handirik barik eta eszenografia soilarekin, ‘Traición’ antzerkia ikusteko gonbitea baino ez da. Baina antzerki ona.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
HISTRIÓN TEATRO
Histrion Teatro-k ohiko maisutasunaz birsortu du Juana la Locaren zorigaiztoko istori... (gehiago irakurri)
MADRID
HISTRIÓN TEATRO
Daniel Veronese zuzendari argentinar bikainak zuzendutako bigarren lana ekoitzi du Histrion Teatro-k, 'Del maravilloso mundo ... (gehiago irakurri)
Histrion Teatro-k ohiko maisutasunaz birsortu du Juana la Locaren zorigaiztoko istori... (gehiago irakurri)
MADRID
HISTRIÓN TEATRO
Atsekabeari aurre egin behar dioten bi emakumeri buruzko drama gordin, zintzo eta konprometitua, halakorik ez adieraztera ohi... (gehiago irakurri)
HISTRIÓN TEATRO
Atsekabeari aurre egin behar dioten bi emakumeri buruzko drama gordin, zintzo eta konprometitua, halakorik ez adieraztera ohi... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago