MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

ANDRÉS CALAMARO
Bohemio Tour
Ia legendarioa
2014-05-13

36 urtez jardunean izan eta gero, Calamarok errepertorio izugarria dauka. Popa eta rocka sustrai folklorikoarekin nahastu ditu; eta herri-musikako ezinbesteko artista bati, ia legendarioa dena, dagokion aura eskuratu du merezimendu osoz. Sorterri Argentinan emandako lehen urratsak kontuan hartu gabe, bai bakarka eta bai Los Abuelos de la Nada taldearekin, Ariel Rotekin batera Los Rodriguez gogoangarrien buru izan zenean jakin genuen bere talentuaren berri. Bere kantu-bilduma finkatzen hasi da orain bakarlari gisa izenpetzen ari den bigarren aroan; 'Honestidad brutal' gisako maisu-lanak izan dira horren erakusgarri garbia, odola eta malkoak darizkion disko apurtzailea.

Soilik kantu klasikoekin kontzertu luzea eskaintzeko lain izango luke, baina hautaketa egokia egin beharko du 'Bohemio' 16. albumeko abestiei lekua egiteko. Slide lerroz apaindutako kantu pausatuak bildu ditu lan berri honetan. Bertan egunerokoari kantatzen dio, zatika hautsitako bihotzei, eta barkamena eskatzen du soilik maiteminduek egin dezaketen bezala. Ezinbesteko bira.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Minnesotako koblakaria, maisuen maisua, herri-musikako kanta-idazlerik onena da seguru asko. Kantagintzari emandako mende erd... (gehiago irakurri)
BOHEMIO TOUR
Musika zorretan dago beti Rodriguez taldeko kide ohi honen moduko artistekin, estiloa... (gehiago irakurri)
GIJÓN BURGOS
Diego El Cigalaren ahots urratua bigarren aldiz hurbildu da Hegoamerikako musikara 'El romance de la luna tucumana' diskoan. ... (gehiago irakurri)
Lotsagabe, zirikatzaile eta jeniala. Andres Calamaro (Buenos Aires, 1961) maisua da e... (gehiago irakurri)
GIJÓN BURGOS
Lotsagabe, zirikatzaile eta jeniala. Andres Calamaro (Buenos Aires, 1961) maisua da e... (gehiago irakurri)
GIJÓN BURGOS
Andrés Calamaro TOUR 2023rekin itzuli da, Mexiko, Peru, Kolonbia, Txile, Uruguai, Par... (gehiago irakurri)
GIJÓN BURGOS
Andrés Calamaro TOUR 2023rekin itzuli da, Mexiko, Peru, Kolonbia, Txile, Uruguai, Par... (gehiago irakurri)
GIJÓN BURGOS
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago