MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

AUDIENCE
Big Affair Tour
Rara avis
Post rock, mugaldeko aireak, western eta garapen bihurrituen fusio bitxia jorratu du Gernikako taldeak 2002an sortu zenetik. Erritmo beltzak dira euskal rockean parekorik ez duen taldearen beste eragina. 'Big affaire' (2013) lan berria aurkezten ari da.

Gernikako boskotea halako soiltasuna, backgrounda, gustu ona eta irekitasuna azaltzen ditu, benetako diamantea bilakatu dela musika-eszena hanpatuan. Taldeak dituen 15 urteetan zehar findutako diamantea; tarte nahikoa rocketik abiatuz, musika beltzaren gordintasuna eta mehartasuna bereganatzeko.

Audience-ren handitasuna agerian geratu da 'Big affaire'-n, moldaketetan oparoa den albuma, New Jerseyn grabatutakoa eta John Agnellok ekoitzitakoa, intentsitatea darioa eta sentimendu sakonak 'musikatzeko' bidea ematen duena. Grabazioan mugaldeko soinuak azaleratzen dira, glam ukitu txundigarriz hornitutako boogie eta rockarekin batera. Kabaret ukiturik ere sumatzen da, ia ilunabarrekoa; antzinako bluesa lehertzen da eta post folka aipatzen duenik ere izango da. Taldeak aspaldian erakutsi zuen hurbilago dituela Idahoko artzainak, bere Urdaibaiko surflariak baino. Euskal eszenako 'rara avis'. Baita penintsuakoa ere. Sekulako gozamena.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
25 urte betetzear dagoela, Audience ‘Bob Dylan berrikusia’ lanarekin bereizi da. Gern... (gehiago irakurri)
SOPELA
BOB DYLAN BERRIKUSIA

TOLESDURAK
Audiencek kondaira handitu eta estiloen arteko lerro lauso berriak marratu ditu ‘Tole... (gehiago irakurri)
SOPELA
TOLESDURAK
Audiencek kondaira handitu eta estiloen arteko lerro lauso berriak marratu ditu ‘Tole... (gehiago irakurri)
SOPELA
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago