MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

MALA RODRÍGUEZ
Konpetentziarik gabeko raperoa
Ez da emakumezko rap abeslari bakarra, baina Espainian batek ere ez du andaluziar honek besteko osperik eta etorkizunik. Duela 13 urte zalaparta eragin zuen 'Lujo ibérico' lan berritzailean hip hopa eta kutsu flamenkoa nahastuz. Jamaikar ukitu arina du 'Bruja' haren bosgarren lanak.

 

Espainierazko rap eszenan norgehiagoka liriko eta estetikoren bat baino gehiago piztu da gizonezko abeslarien artean oilar nagusia zein den erabakitzeko, baina emakume batek ere ez dio itzalik egin Mala Rodriguezi duela 13 urte 'Lujo Ibérico'-rekin merkatua astindu zuenetik. Gaur egun ere, dirudienez, inork ez ditu berak bezala lantzen hitzak, inork ez du irudi iradokitzaile eta probokatzaileagorik, eta inor ez da bera baino harroputzagoa hip hop eremuan.

Flamenko kutsua, soul zertzeladak, 'erambi'-a, 'reggaeton'-a. arabiar soinuak...Nahasketa, eta eraginak fusionatzeko eta bereganatzeko gaitasuna  bereizgarri ditu 'Bruja' bosgarren albumean, betikoa ez eskaintzearren, reggae-ra, dub-era eta jamaikar soinuetara jo duen andaluziar artistak. Rapsuskleik, Sefyuk eta Canserberok lagundu diote estudioan. Ez ditu alboan izango zuzenekoetan, baina Malak ez du laguntzarik behar eszenatokia betetzeko generoaren berezko harrokeria eta esplizitutasunarekin.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Reggaetoiak ñabardurak eman dizkio hip-hopeko emakumeen ikur bihurtu den Mala Rodriguezen musika urbanoari. Hizkera argiko er... (gehiago irakurri)
Reggaetoiak ñabardurak eman dizkio hip-hopeko emakumeen ikur bihurtu den Mala Rodriguezen musika urbanoari. Hizkera argiko er... (gehiago irakurri)
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago