MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

GREEN DAY
Ez esan punk melodikoa, Green Day baizik
Baieztatutako taldeak: King of Leon, Green Day, Depeche Mode, Two Door Cinema Club, Delorean, We Are Standard, Delorentos, L.A...

Holako gauzen kontuak eramaten dituztenen arabera, Bilbao Bbk Live honetako erakargarri nagusiak 85 milioi disko saldu ditu. Taldeko kideak 'celebrity'-ak dira, musikalak ere inspiratu dituzten rockaren zirkuko izarrak. Hala ere, askok gogoan izango dute Laudioko gaztetxean eskaini zuten emanaldia. Adibidez. Izan ere, hirukote kaliforniarra ez da egun bateko lorea, lehendabizi Lookout zigiluaren babespean underground eszenan aritutako taldea baizik. Gero, ordurako Reprise etxearekin, zerua ukitu zuen 1994an argitaratutako 'Dookie' albumeko hit bildumarekin.

Geroztik, Billie Joe Armstrong eta lagunak punk rock melodikoaren sinonimoak dira, nerabeei zuzendutako gitarra-kolpe eta melodia-sorta. Green Dayren lorpen nagusia entzule berriak bereganatu eta halako errespetagarritasun kutsuari eustea izan da, rock operatan ('American idiot') eta 'Uno', 'Dos', eta 'Tré' album berriek osatutako trilogian erabili dituzten testu garratz eta mamitsuei esker.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Beste batzuk iritsi ziren geroago, baina beraiek izan ziren aitzindariak. Green Day izan zen 90eko hamarkadaren hasieran ipar... (gehiago irakurri)

Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago