MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

INUN
Da Nola (2016)
Mikel Inunziaga, 'Inun': "Abestiak korronteen gainetik daude"
2017-05-22

Galdera. Nola aurkeztuko zenuke zure burua musikari moduan?

Erantzuna Kantautore euskalduna naiz. Eta tipo jatorra!

G.Euskal idazleen testuak musikatu dituzu aurkezten ari zaren ‘Da Nola’ diskoan. Zergatik hartu zenuen erabaki hori?

E. Istripu polita izan da. 2015 eta 2016. urteetan Gutun Zuria jaialdian parte hartu dut. 2015ean Bernardo Atxagak egindako ‘Egunak ba doatzi’ emanaldian ere kolaboratu nuen. Ekimen hauetarako abesti berriak sortu behar izan nituen eta disko baten konpartitzea erabaki nuen.

G. Ardura handia da beste baten hitzei musika jartzea? Hitzen esanahaia alda daiteke testuari musika gehitzen diozunean?

E. Ardura eta plazera, bietatik du beste baten hitzetatik abiatuta kantak sortzeak. Saiatzen naiz testuaren esanahiaren menean melodia jartzen. Musika eta hitza eskutik joan behar dira.

G. Nolakoa da olerki bati musika jartzeko prozesua? Hitzek badute berezko musikarik edo hutsetik hasi behar da?

E. Testu bakoitzak melodia eta erritmo jakin bat iradokitzen dit. Poema batek sortzen dizkidan emozioen arabera musika bat edo bestearekin janzten dut.

G. Lehen diskoa (Berreginez) gitarra soilarekin grabatu zenuen. Honek, berriz, instrumentazio oparoagoa du. Zer bilatzen duzu aldaketa horrekin?

E. Ez zaizkit aingurak gustatzen, aukera berriak probatzen saiatzen naiz. Aurreko diskoa biluziagoa izan zen; hau berriz, jantziagoa. ‘Da nola’ diskoko kantek babes instrumental aberatsagoa eskatzen zidaten, horrela sentitu nuen.

G. Hala ere, zure musikak molde sinpleak ditu oinarri, klasikoak. Gaur egun korrontez kontra joatea ez da hori?

E. Nik uste diskoak eragin klasiko eta modernoak dituela, denetatik edaten dut. Ez diot korronteari kasu handirik egiten, aldakorrak dira eta. Nik barruari egiten diot kasu: kantak horrela eskatuz gero, txistu bat edo erritmo elektroniko bat sartuko diot. Abestia korrontearen gainetik dago.

G. Nolakoa izaten ari da aurkezpen bira? Pozik zaude ikus-entzuleen erantzunarekin? 

E. Oso pozik. Norberak espektatibak urrun ipintzen ez dituenean, errazagoa da gozatzea. Lehen diskoa kaleratu nuenetik gauza ederrak baino ez zaizkit gertatu.

G. Eta orain zer? Zeintzuk dira zure proiektuak? Kantu berririk baduzu patrikan?

E. Ni beti nabil bila. Kanta berririk badago, eta hirugarren lanean pentsatzen ari naiz jada, noski. 2018an zerbait berria ateratzeko asmoa dut.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
DA NOLA (2016)
Sinpletasuna arte bilakatzea da sarritan kantu on baten gakoa. Inun (Mikel Inunziaga) kantautoreak printzipio horri eusten di... (gehiago irakurri)
KontzertuakMusikaInun. Eguberrietako emankizun berezia.Eguna/Ordua2021/12/14Asteartea11:30Doako sarrera Gabriel Aresti euskal... (gehiago irakurri)
OLAPOP
Olapop izeneko proiektu berria dakar Inun (Mikel Inunziaga) musikariak. Gitarra, perkusioa eta loop pedala erabiliz, kantu zi... (gehiago irakurri)
OLAPOP
Olapop izeneko proiektu berria dakar Inun (Mikel Inunziaga) musikariak. Gitarra, perkusioa eta loop pedala erabiliz, kantu zi... (gehiago irakurri)
OLAPOP
Olapop izeneko proiektu berria dakar Inun (Mikel Inunziaga) musikariak. Gitarra, perkusioa eta loop pedala erabiliz, kantu zi... (gehiago irakurri)
Zornotzako kantautoreak aurretiaz pop akustiko, folk eta instrospekzioko zertzeladak nahastu ditu bere testuei eta euskal poe... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago