MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

JAVIER KRAHE
Las diez últimas
Satiraren maisua
Lotsagabekeria eta umorea ditu ezinbesteko osagaitzat 1980az geroztik, su txikian, Krahe-k prestatu duen. jaki musikal eta poetikoak. Kritikariek eta musikariek miretsia izan arren, bardo madrildarraren 14 diskoek ez dute entzule askoren babesik bereganatu. 'Las diez últimas' da berriena.

Aukera baliatu nahi nuke esateko Javier Krahe La Mandragorako kidea izan zela, Joaquin Sabinak eta Alberto Perezek osatzen zuten hirukotea. Nahitaezkoa dirudi erreseina bakoitzean hori gogora ekartzeak, baina madrildar kantautore zorrotzaren handitasuna dagoeneko hiru hamarkada iraun duen ondorengo ibilbidean zehar finkatu da. Tarte horretan zirikatzaile patxadatsua dela erakutsi du, hitz-jarioa, prosa, bertsoa eta ahots gardena aski dituena irribarreak elikatzeko, barre-algarak eragiteko eta baita lotsatienak asaldatzeko ere.

Epaitu eta absolbitu egin zuten Kristo kozinatzeko modua erakusten zuen bideoa filmatzeagatik; eta, urrrutira jo gabe, oso gutxitan hitz egin dute hainbeste berari buruz. Krahek pentsatzera gonbidatzen du, ironia dario eta satiraren maisua dela azaldu du hamabost diskotan eta, batez ere, inprobisazioari eta gogoetari emateko bidea ematen dioten errezitaldietan. Ariketa intelektual osasungarriak izango dira 'Las diez últimas' lana aurkezteko emanaldiak.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
LAS DIEZ ÚLTIMAS
Chao Management, S.L. (gehiago irakurri)
LAS DIEZ ÚLTIMAS
(2014-2-10) Javier Krahek (Madril, 1944) testu satirikoak eta melodiak menderatzen dituela erakutsi du beste behin 'Las diez... (gehiago irakurri)
KMON LIVE
Makina bat kontzertu eta emanaldi bertan behera gelditu dira munduan barrena, Covid-19 koronabirusak eragindako osoasun larri... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago