MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

CHARLIE MUSSELWHITE
Bluesaren legenda zuria
Bluesaren legenda bihurtzea zuria izanik oso musikari gutxiren esku dago eta horietako bat dugu Charlie Musselwhite. Ia lau hamarkadako ibilbidean zehar, musikari honen armonika jazzetik hainbat estilo berriren eraginak bereganatu ditu, tartean boogie-a, rhytm&bluesa eta jazza.

 

Charlie Musselwhite bluesaren legenda izatea lortu du, erreferente eta aitzindari beltzak nagusi diren esparru batean musikari zuri gutxik lortu dutena. 1967an hasi zuen generoaren gailurrera eramango zuen bidea (eta Etxe Zurian ere jotzeko bidea eman diona). Urte hartan kaleratu zuen estreinakoa diskoa, 'Stand Back', Southside Band taldearen buru zela.

Ondoren, harmonika-jotzaile estatubatuarrak beste 30 album grabatu ditu. Lan horietan nabaria da jazz, gospel, tex mex, country, boogie eta rhytm & blues bezalako estiloetara hurbiltzeko egindako ahalegina. Grammy sarietarako makina bat izendapen jaso du eta musikari askorekin jo du, tartean John Lee Hooker, Tom Waits, Eddie Vedder, INXS eta Blind Boys of Alabama. 'The Well' (Alligator Records diskoetxera itzuli zen lan honekin) eta Ben Harperrekin batera grabatutako 'Get Up!' dira bere diskorik berrienak. Bukaera aparta Getxo Blues jaialdiarentzat.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
I AIN'T LYIN'... [LIVE] (HENRIETTA)
Izugarri gustatzen zaigu harmonikaren kexua entzutea, batez ere bluesak kexu hori areagotzen duenean, eta mende erdiz, blues,... (gehiago irakurri)
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago