MUSIKA

JOE CREPÚSCULO
Ausardia ezaugarri
Prentsak aho batez goretsi ditu kantautore katalanaren talentua, nortasuna eta kezka artistikoa. Bitxitasun lirikoez eta eklektizizmo musikalaz betetako bost album kaleratu ditu dagoeneko. Popetik abiatuta, atseden hartu du folklorean, erritmo latinoetan, elektronikan...

Artista askok direnak eta ez direnak egingo lituzkete erraz ezagutzeko moduko soinua lortzearren, beren proposamena identifikatzen laguntzeaz gain, aurkezpen-txartel gisa erabil dezaketen zigilu bereizgarria sortzearren. Ez da hau Joël Iriarteren kasua. Kantautore katalanak, murrizkerietatik ihes eginez, hetereogeneotasuna eta aldaketa ditu xede. Horixe da bere benetako ezaugarria, bere bereizgarria, ausadia, eklektizismoa eta kalitatea uztartzen dituena.

Horren froga dugu 'El caldero' izenburuko bere bosgarren diskoaren edukia, pop doinuak istorio xelebre samarren gainean antolatzen dituena ('Enséñame a amar' Russian Red-en laguntzaz egindako klip baten gainean osatu du), patxangari keinu eginez eta katalanez egindako kantu bat tarteko... Aurreko lanetan, folklorea, erritmo latinoak, elektronika eta beste batzuk jorratu zituen. Joe Crepúsculok ez du etenik egin, seinaleztatu gabeko bideetan barna murgil daiteke inor axolagabe utzi gabe. Ezin du gehiago eskatu artista batek.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago