MUSIKA

CORIZONAS
"Ahaztuta genuen toki batera itzuli gara"
Los Coronas, Espainiako surf musikako bandarik onena da, eta Valladolideko Arizona Babyk western hitza berreskurarazi die kritikariei. Bien arteko baturatik sortua da Corizonas taldea. Taldearen bira bukatzear da eta Los Coronasen arima den Fernando Pardorekin hitz egin dugu.

 

 

Galdera. Egia da proiektu honen bukaerara heldu garela?
 
Erantzuna. Zehatzago esanda, bira honen bukaerara heldu gara. Guztia airean dago, ez dago errematerik baina ezta ere jarraituko duen erabateko ziurtasunik. Urte erdi edo urtebete barru jarraitzea gustatuko litzaiguke, baina orain ezinbestean gelditu behar dugu lanak pilatzen ari zaizkigulako. Bai Arizona Baby-k eta bai Los Coronas-ek zenbait egitasmo genituen bukatzeke. Gu orain dihardugun mailan, disko bat ateratzen duzunean gauza guztiez arduratu behar duzu, ez baita erraza aldi berean bi edo hiru gauzatan ibiltzea. Los Coronas-ek diskoa grabatu berri dauka eta Arizona Baby-k ere berea dauka, beraz bakoitzak bereari heldu behar dio orain. Guztia eramateko modurik izango bagenu, fronte guztiekin jarraituko genuke, baina hori oso konplikatua. Los Coronas-ek bira bat dauka Australian eta hilabetean konpontzen ez diren hainbat kontu ditugu eskuartean. 

 

G. Bai arlo pertsonalean eta bai musikalean, zer ikasi duzu esperientzia honetatik?

E. Erabat harrigarria eta mesedegarria izan da. Kasualitatez hasi zen guztia. Gero zenbait aldaketa etorri ziren eta ez nuke esango gauzak uste baino hobeto joan zirenik, baizik eta uste ez nuen moduan joan zirela. 'Dos hombres y un destino0 birarekin hasi ginenean, lagun arteko erokeria zen. 'R6R Circus' antzeko zerbait zen, kasualitatez hasi zena eta oso ondo funtzionatzen ari zena. Entseguen lehen egunetan ere, argi ikusi genuen bazegoela ondo funtzionatzen zuen zerbait. Gero funtsean publikoak egin zuen gainerakoa, gustatu zitzaiolako eta, beraz, hilabete pare bat iraun behar zuenak aurrera jarraitu zuen. Ez genuen aurreikusten ezta bira luzerik antolatzea; izan ere managerrak ere ez zeuden batere konbentzituta, baina handik hilabete gutxira esaten ziguten: 'mutilok, jarraitu egin behar dugu!".

 

 

G. Esperientzia hau bidaide izango duzu hurrengo proiektuetan?
 
E. Los Coronas lurpean bizi izan da betidanik, noiz edo noiz burua kanpora atereaz. Ukitu mugaldeko-hispaniar-mexikarra eta zinematografikoa duen talde instrumentala. Baina Corizonasekin gertatutakoak ahaztuta genuen toki batera eraman gaitu berriz ere, gutxi gora-behera Sex Museum 90eko hamarkadaren hasieran zegoen tokira, soilik talde handiak hel daitezkeen lekua. Itxaropen handirik ez dagoenean, guztiak harritzen zaitu. Eta harrigarria izan da, hasieran eszeptizismo handia zegoelako, bai prentsari dagokionez eta bai taldekideen artean. Bazeuden gure kontzertuetara etortzen ez ziren Los Coronas-en jarraitzaileak ere! Gero, ostera, zera galdetzen ziguten: jarraitzeko asmoa duzue?
G. Hori guztia igarriko da Los Coronasen disko berrian?
 
E. Pauso bat eman dugu aurrera. Corizonas bezalako talde batean sartzen zarenean hazi egiten zara ezinbestean eta izugarri hazi gara. Disko honetan puntu horretan egotea aprobetxatu nahi izan dugu, sarri jotzen ari garela, soinu biluzi, gordin eta anbientala bilatzeko. Erdia gutxi gora behera diskoaren kontzeptuari dagokion eta beran nahasten dira surf soinua eta espageti western-a, eta aldi berean eutsi egiten diogu punk-rock espirituari, betiere Rock&rolla abiapuntu dugula.
 
 
 
G. Hori guztia, estetika zinematografikoa bazterrean utzi gabe...
 
E. Gu bezalako musikari independenteok bidean aurkitzen ditugun gauzez elikatzen gara ezinbestean. Garrantzi bera ematen diegu musikari eta kontzeptuari, baina beti musikaren 'ero' batzuen ikuspuntutik. Funtsean erdia da eragin musikala eta beste erdia zinematografikoa.
 
 
 
P. Espiritu independentea aldarrikatzen jarraitzen duzue, Corizonasekin lortutako arrakasta komertziala izugarria izan arren?
 
E. Hainbeste urteko eskarmentuak ematen didan perspektibarekin, ezagutu dugun eta bestelako helburuak zituen jendeak beste bide batzuk hartu dituzte. Hemen geratu garenok nahiago dugu gauzak gure modura egitea. Erabateko kontrola eduki nahi dugu grabatzen dugunaren gainean. Gauzak gure erritmoan eta gure erara egitea gustatzen zaigu. Agian beste bide bat hartuz gero urrunago iritsiko ote ginatekeen? Baliteke, baina azkenik gustukoa dugu pentsatzea jotzen ari garen hori gurea dela.
 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Maitasun istorioetan bezalaxe, kasualitatez hasi zen guztia. Los Coronas-ek eta Arizona Baby-i, itxuraz oso desberdinak diren... (gehiago irakurri)
Coronas, Espainiako surf musikako bandarik onena da, Sex Museumi lotutakoa; eta Valladolideko Arizona Babyk western hitza ber... (gehiago irakurri)
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago