MUSIKA
Testua: Jonan Hernández

PABLO MILANÉS
"Zuzenekoa esperientziarik osoena da musikari batentzat"
Pablo Milanesen (Bayamo, Kuba, 1943) ahotsa eta abestiak zenbait belaunaldiren soinu-bandaren zati bat dira dagoeneko. Estudioan sartu aurretik disko berria grabatzeko, eszenatokietara itzuli da abesti berrietako batzuk aurkezteko, elkarrizketa honetan aurreratu duenez.

Galdera. Urtez urtez ez diozu hutsik egiten entzuleekin duzun hitzorduari. Zerk ematen dizu zure musika zuzenean entzutea hautatzen dutenekiko kontaktuak?
Erantzuna. Egia esan, gehien gustatzen zaidana da. Zuzenean jotzea esperientziarik osoena da musikari batentzat eta niri dagokidanez, beti izan da horrela. Errespetu izugarria diet entzuleei. Jendearekiko interakzioa zoragarria da eta sarritan beraiek baldintzatzen dute kontzertuen emaitza. Jasotzen ditudan sentimenduen araberakoa izango da nire errepertorioa.
G. Bira honetan album berrian sartuko dituzun abestietako batzuk joko dituzu. Bitxia da, musikari gehienek diskoa aurkezten baitute lehendabizi. Zergatik aukeratu duzu formula hau?
E. Bestea onartzen ez dudan irizpide komertziala delako. Izan ere, ez dut batere harremanik partaide naizen transnazionalarekin eta ez gara arduratzen ez sustapenaz, ez diskoaren irteeraz; aurkezpen pertsonaletan jartzen dut konfiantza guztia eta horregatik gustatzen zait hainbeste grabatu aurretik aurkeztea kantuak.
G. Abesti horietako batek ‘Apocalipsis’ du izenburu. Ze gogoeta dago izen kezkagarri horren atzean?
E. Tira, esan dezagun maitasunaren eta planetaren suntsipenaren arteko kontrastea dela.
G. Oro har, zein bide musikal jorratuko duzu disko berri honetan? Aurreko grabazioetan sumatzen ziren jazzaren inguruko soinuak entzungo ditugu?
G. Bai, egia esan antz handia izango du. Jazzaren, barrokoaren eta antzinako musikaren eragina oso nabaria izango lan berri honetan.
G. Ibilbide musikal luze eta emankorra da zure. Zerk bultzatzen zaitu musika idazten jarraitzera?
E. Gazte zarenean, 50 urte asko direla pentsatzen duzu, baina 50 betetzen duzunean zure ibilbidea hasten ari dela konturatzen zara eta orduan aurrera jarraitzen duzu jakituria edo gogo handiagoz oraindik ere. Eta hil arte horrela izango dela dirudi.
 
G. Nolako eragina izan dute ibilbide horretan beste musikari batzuekin izandako harremanek, adibidez, azken urteotan Chucho Valdesek egindako lanek? 
 
G. Jakituria, ikasketa, adiskidetasuna…Beste musikariekin izandako esperientziak emankorrak izan dira beti. 
G. Urtero, Kuba harritu egiten gaitu musikari eta abesti berriekin. Zein da sekretua?
E. Kuba musika onaren iturria da. Beraz, kubatar izaerak berezko duen talentudun musikariak sortzen ditu; horri trebakuntza akademiko aparta gehitzen badiogu, musikari bikainak ditugu. 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Pablo Milanés (Kuba, 1943) musika garaikidearen izen handienetako bat da. Bere errepertorioa formatu intimoan aurkeztuko du, ... (gehiago irakurri)
ESENCIA (PABLO MILANÉS)
75 urte beteta, Silvio Rodríguezekin batera Nueva Trova Cubanaren ordezkari nagusia bihurtu zenak piano eta txeloaren laguntz... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago