Burdinolak, etorkinak, labe garaiak eta ingelesak Bilbo eta Bizkaiaren historia hurbilean aztarna sakona utzi duten elementuak dira, haien burdinezko arima moldatu duten ezinbesteko aktoreak.
Horiek guztiak erabili ditu Aukeran dantza konpainiak Arriaga Antzokiarekin elkarlanean ‘Burnia’ ikuskizuna sortzeko. “Bilbok eta Bizkaiak zerikusi handia izan dute beti burdinarekin eta hori da lan honen oinarria”, azaldu du Edu Murumendiaraz konpainiako zuzendari eta koreografoak.
Unai Elorriaga idazleak idatzi du istorioaren gidoia, azken zortzi hamarkadetako historiaren zenbait pasarte bilduz. Musika, berriz, Fernando Velázquez konposito reak idatzi du; zinemarako soinu-banda entzutetsuak idatzi ditue musikaria da eta 2008ko Goya Saria irabazi zuen ‘El orfanato pelikularako sortu zuen partituragatik.
‘Burnia’-k Aukeran konpainiaren espirituari eusten dio, beste behin euskal dantza tradizionala abiapuntu hartu du eta, besteak beste ‘Gernika, mihise gaineko dantza’ eta ‘Sutargi’ muntaietan egin zuen bezala. Hala ere, lan honetan osagai berriak erabili ditu, tartean flamenkoa. “Gure konpainiaren ukitua ikusten da”, dio Muruamendiarazek, “hala ere, aldi berean zeharo desberdina izango da gure aurreko lanen aldean”.