Bixente Martinez (gitarra), Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) eta Hasier Oleaga (bateria) dira hirukote honetako kideak. Musikari trebeak izanek, askatasuna eta inprobisatzeko gaitasuna dituzte doinu tradizionalak jazz paisaia bihurtzeko. 'Preguntatxo bat' bigarren diskoa aurkeztuko dute.
Zaila da folk musikaren unibertsoan nabarmentzea, merkatuek ez baitute aintzat hartzen bideak oso jorratuta dituen generoa. Esparru horretan immobilismoa nagusitu da, tradizioari bizirik eusteko gogoaren aitzakiaz. Hala ere, Igelaren Bandak nolabaiteko abaila du, ezaguna den oinarri batetik abiatuz zerbait berria sortzeko grina azaldu baitu.
Bixente Martinez (Oskorrik, Hiru Truku) gitarrista buru duen hirukotea 1998an hasi zen jotzen, kantutegietan, bertso-saioetan eta dantza tradizioan euskal doinu tradizionalak bilatzekoa asmoarekin. Haren asmoa? Inprobisazioari irekita egongo ziren bertsio libreak sortzea, 2001eko estreinako diskoan erakutsi zuenez.
Hainbat emanaldiren eta etenaldiren baten ondoren, proiektua abian da berriz ere eta bide berrien bila jarraitzen du 'Preguntatxo ba' bigarren albumean. Lan horren Igelaren Bandak saltoa eman du denboran zehar Xabier Leteren eta Mikel Laboaren kantuak moldatzeko.
Segur aski asko interesatuko zaizu...