MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

NNEKA
Soul berriaren gotorleku
Nneka abeslari eta konpositorea Nigerian jaio eta hazi zen, baina Alemanian bizi da. Kontraste horrek eragina izan du haren 'afrosoul'-aren indarrean eta sakontasunean; trip hop-a dub-a, soul-a, reggae-a, pop-a eta Afrikako sustraiak barne hartzen ditu etiketa horrek. 'Soul is heavy' Nnekaren hirugarren albuma da.
Ms. Dynamite eta Black Thought (The Roots) bezalako lagunen lankidetzaz grabatutako 'Soul is heavy' diskoak Nneka soul berriaren gotorlekutzat berretsi dute. Arima eta grina formula irekian pertzibitzen dira, Afrikako tradizio musikala, Europako modernotasuna (Hamburg da bere adopziozko hiria) eta maitasuna, mina, politika eta Jainkoa bezalako gaiei buruzko testuak uztartzen dituen groove ugarirekin. Bizitza orohar eta bere bizitzako esperientzia partikularrak etengabeko inspirazio-iturri dira, konposizioa terapiatzat jo eta funtzio terapeutiko hori sorkuntzaren motoretzat jotzen duen kantautore honentzat.
'Tratamendu' horren emaitza gisa, kontzientziazio, konpromiso eta osagai politiko handiko musika sortzen du. Europako aurkezpen-bira honek eskala bana egingo du Madrilen, Bilbon eta Bartzelonan. Aukera paregabea, influentziatzat jotzen dituen Fela Kuti, Mos Def, Bob Marley eta Lauryn Hill-ekin antzekotasunik duen ala ez egiaztatzeko. 
 

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Inor ez du axolagabe uzten Nneka (Nigeria, 1980) kantari, antzezle eta konpositorearen nortasun eta ahots handiak. Egungo afr... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Otsailetik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoko Atrioa zuzeneko musikaz blai izango da Kutxabank babesle duen Art & Music progr... (gehiago irakurri)
GEREDIAGA ELKARTEA
● Gazteek erantzun ona eman diote deialdiari. Aurrerantzean ere, euskal kulturaren transmisioan ekarpena egiten jarrait... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago