MUSIKA
Testua: Kmon

ATLANTIKALDIA
Atlantikaldia
Atlantikaldiak ediziorik unibertsalena izango du 2022an
2022-04-10
Kultur Topagune eta Musika Jaialdia Errenterian egingo da irailaren 15etik 18ra, 'Itsas-kodeak' leloarekin.
2014ko lehen edizio hartatik etenik gabe ospatu da Errenterian Atlantikaldia, Kultur Topagune eta
Musika Jaialdia. Azken bi urteotan, pandemia egoerak ezarri izan dituen baldintzetara egokitu
behar izan da jaialdia eta, aurten, bederatzigarren aldiz hartuko ditu herriko kaleak irailaren 15etik
18ra, ‘Itsas kodeak’ lelopean.
Lengoaia unibertsala dira itsas kodeak, herri ezberdinen arteko komunikaziorako baliatu izan
direnak. Atlantikaldiak kulturen arteko elkarbizitza helburu izan du bere sorreratik eta lengoaia
komunak sustatzea lortu du musika, dantza eta beste hainbat espresio artistikoren bidez.
Alor artistikoan ez ezik, harremanak sortzeko zein herritarren arteko komunikaziorako moldeak
ere eskaini ditu Atlantikaldiak bere ibilbidean zehar. Hori dela-eta, aurtengo edizioak keinu egingo
die itsas kodeei, urte hauetan zehar jaialdiak bere egin dituen eta sortzear dauden kode horiei
guztiei.

Egitaraua osatzeko proposamenak
Nortasun handiko hitzordua izatea lortu du Atlantikaldiak eta hein handi batean eragileek
programazioa osatzeko egin izan dituzten proposamenei esker izan da hori. Aurten izaera horri
heldu nahi dio Udalak berriro ere eta proposamenak jasotzeko epea zabaldu dute gaur bertan,
martxoak 31. Maiatzaren 8ra arte egongo da zabalik, bi egun horiek barne, eta dokumentazioa
online aurkeztu beharko dute eragileek, atlantikaldia.errenteria.eus webgunean dagoen
formularioaren bidez.

Proposamenak baloratzeko garaian, antolakuntza batzordeak honako irizpide hauek izango ditu
kontuan: urtean zehar antolatutako ohiko ekitaldien errepikapena ez izatea, hots, berrikuntzaren
bat barneratzea; herritarren parte-hartzea sustatzea; eragile ezberdinen arteko elkarlanetik
sortutako ekimena izatea; eta kultur aniztasuna bultzatzea.
Behin Atlantikaldiak proposamenen balorazioa egin eta gero, igorleekin jarriko da harremanetan
antolakuntza taldea.

Sorkuntza ardatz
Atlantikaldiaren zutabe garrantzitsua da sorkuntza. Itsas Elkarrizketen bidez, jaialdiaren lehen
edizioetatik, jatorri anitzetako sortzaileak harremanetan jarri izan ditu jaialdiak ikuskizun eta
adierazpen artistiko bakarrak sortzeko.
Atlantikaldiaren bereizgarri nagusienetako bat bilakatu dira elkarrizketa hauek eta sorkuntzak
jaialdian presentzia duten disziplina guztiak zipristindu izan ditu: musikatik hasi eta
gastronomiaraino. Aurten ere hori izango da jomuga.
Horren adibide garbia da jaialdiaren irudia; izan ere, aurten Ondarroako Andoni Gartzia
diseinatzaileak Mexikoko Los Metzicans ilustratzaile eta muralgileekin elkarlanean osatu baitute
kartela. Hilabeteak eman dituzte Atlantikoaren bi ertzetatik lanean eta kartel koloretsua sortu
dute, Mexikoko eta Euskal Herriko tradizioak batuta: erdialdean tonatiuh eguzki mexikarra
irudikatu dute eta bere printzak euskal traineruekin irudikatu dituzte.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
ATLANTIKALDIA
Errenterian irailaren 14tik 17ra Atlantikaldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da, 'Bitakora' lelopean. Kultura anitze... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Rodrigo Cuevas, Fémina, Aywa, Nidia Gongora, Bia Ferreira, EDE, Rebeca Lane eta Olaia Inziarte izango dira, besteak beste, au... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Atlantikaldiak inoizko ediziorik unibertsalena eskainiko du 2022an, 'Itsas Kodeak' lelopean. Kultur Topagune eta Musika Jaia... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Atlantikaldiak inoizko ediziorik unibertsalena eskainiko du 2022an, 'Itsas Kodeak' lelopean. Kultur Topagune eta Musika Jaial... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Jaialdia irailaren 15etik 18ra bitartean egingo da, eta ohiko gune eta agertokiak berreskuratuko ditu. Tanxugueiras, Kolinga,... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
aialdia irailaren 23tik 26ra ospatuko da. Ikuskizun eta jadueretarako gonbidapenak irailaren 17tik aurrera eskuratu ahal izan... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago