MUSIKA
Testua: Kmon

ATLANTIKALDIA 2017
ATLANTIKALDIA
Atlantikaldia, jaialdi desberdina
2017-07-31
Atlantikaldia jaialdiak musikaz eta kulturaz beteko ditu Errenteriako (Gipuzkoa) kale eta plazak, irailaren 21etik 24ra. Alpha Blondy, Amparanoia eta Kukai konpainia bezalako izarrak aurkezten dituen proposamen desberdina. Udari agur esateko hitzordu aparta.

Atlantikaldia jaialdiak laugarren edizioa beteko du 2017an, kulturaren eta musikaren bidez Errenteria Itsas Topaleku bilakatzeko helburuarekin. Ildo horretan, Amparanoia eta Alpha Blondy bezalako izarrak hartuko dituen arren, ez da ohiko musika jaialdia izatera mugatuko, baizik eta hainbat leku eta jatorritako pertsonen eta sortzaileen kultur topagunea (tartean, noski, errenteriarrak beraiek). Lau egunetan zehar, Errenteria kolorez eta doinuz beteko da, garai bateko itsas portuetan bezala etorrera bakoitzarekin herria goitik behera eraldatuz, azaldu zuen herriko alkate Julen Mendozak jaialdiaren aurkezpen-ekitaldian.


Antolatzaileek Kultur Topagune eta Musika  Jaialdi gisa definitzen duten ekimenak diziplina ugari hartuko du bere baitan, besteak beste musika, gastronomia, kirola, azokak eta kaleko artea. Horren harira, zikloan parte hartuko duten sortzaileen arteko fusioa sustatuko dute, Itsas Elkarrizketak deritzan ekimenaren bidez. Duela bi urte abiatu zen, kanpoko eta hemengo musikarien artean kolaborazioak eta egonaldiak sustatuz, jaialdiko zuzendari Laura Landaren hitzetan.

Udaren azken hondarrak kolorez eta musikaz beteko dituen kultur lehorreratzea.
 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
NIESSEN KULTURGUNEA
70 jardueratik gora antolatu dira aurtengo ediziorako. Horietako hamabitan parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea.... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Errenterian irailaren 14tik 17ra Atlantikaldia jaialdiaren hamargarren edizioa egingo da, 'Bitakora' lelopean. Kultura anitze... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Rodrigo Cuevas, Fémina, Aywa, Nidia Gongora, Bia Ferreira, EDE, Rebeca Lane eta Olaia Inziarte izango dira, besteak beste, au... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Atlantikaldiak inoizko ediziorik unibertsalena eskainiko du 2022an, 'Itsas Kodeak' lelopean. Kultur Topagune eta Musika Jaia... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
Jaialdia irailaren 15etik 18ra bitartean egingo da, eta ohiko gune eta agertokiak berreskuratuko ditu. Tanxugueiras, Kolinga,... (gehiago irakurri)
ATLANTIKALDIA
aialdia irailaren 23tik 26ra ospatuko da. Ikuskizun eta jadueretarako gonbidapenak irailaren 17tik aurrera eskuratu ahal izan... (gehiago irakurri)
Gabacho Maroc + Ainara Ortega Atlantikaldia
ATLANTIKALDIA
Hemen dituzu Atlantikaldia Festibalaren argazkirik onenetako batzuk, antolatzaileek beraiek eginak. Gabacho Maroc taldeak eta... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago