MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

MACEO PARKER
Soul classics
Erritmoaren apostolua
2015-07-13

Atseden hartuta joan behar da Maceo Parker-en (Kinston, 1943) kontzertuetara, saxofonista estatubatuarrak dantza premiazko eginkizun bilakatu duten saio luzeez gozatzera ohitu baitutu bere jarraitzaileak. Erritmoa du jainko, eta honen apostolu nagusietakoa dugu funkaren aitzindari hau, 'unibertsitate' ikasketak James Brown bultzatu zuen JB Horns metaleko talde zoragarria lideratuz egin baitzituen 1964tik 1975era bitartean.

Geroko urteetan, George Clinton (beste mito bat) eta Bootsy Collins-ekin batera lan egin, Prince-rekiko birak eta era askotako kolaborazioak eta abenturak jorratu zituen, harik eta 1990ean bakarkako jardunean mugildu zen arte. Handik hona, Parker, eragin desberdinei eta hip hop, jazz, acid jazz eta soularekiko fusioei irekita dagoen soinu ultrafunk sinkopatu, urbano eta sofistikatu samarrarekin lotuta dago. Hau protagonistatzat hartuta landu du bere azken lana, 'Soul classics', Stevie Wonder, James Brown, Isaac Hayes eta Aretha Franklin-en bertsioak biltzen dituena.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
SOUL CLASSICS
Saxofonista estatubatuarraren soinua James Brownen soinu sinkopatu eta dantzagarriaren osagarri aparta izan zen urtetan zehar... (gehiago irakurri)
SOUL CLASSICS
Saxofonista estatubatuarraren soinua James Brownen soinu sinkopatu eta dantzagarriaren osagarri aparta izan zen urtetan zehar... (gehiago irakurri)
SOUL CLASSICS
Saxofonista estatubatuarraren soinua James Brownen soinu sinkopatu eta dantzagarriaren osagarri aparta izan zen urtetan zehar... (gehiago irakurri)
Kalez Kale jaialdiak antzerkiz eta umorez beteko ditu berriro Iurretako kale eta plazak, ekainaren 14tik 16ra. Dagoeneko 18 d... (gehiago irakurri)
AMETX
Amorebieta-Etxanon, ekainaren 21etik 23ra, Haizetara Kale Musikarien Nazioarteko Lehiaketa egingo da. Nazioarteko talde onene... (gehiago irakurri)
Introspekzioa, itxurazko inprobisazioa eta nolabaiteko osagai onirikoa iradokitzen duten soinu-paisaia kezkagarriak ardatz, E... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago