ARTE ESZENIKOAK

Zukan trio

Musika Garaikidearen IX. Zirkuituko kontzertua.

Akordeoia, txistua eta perkusioak osatzen duten hirukotea da Zukan (Jon Ansorena- txistua-, Maria Zubimendi- akordeoia- eta Gorka Catediano- perkusioa-.), ganbera musika garaikideari beren grina eta berrikuntza desira eman nahi diona, obren enkargua zein proiektu berritzaileen proposamena beren zeinu bilakatu delarik azken urteetan. Oraingoan San Telmoko erakusketaren eta hirukotearen errepertorioaren arteko bategitea izango da aurkeztuko digutena, honela, museoak lantzen dituen gai ezberdinen errepresentazio musikalak entzun ahal izango dira; elementu paleontologikoen erabilera, industrializazioren errepresentazioa metalaren erabilera musikalarekin, edo Lantzeko inauterien kontakizun musikala, batzuk aipatzearren.

Informazio gehiago zirkuituaren eskuorrian

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago