ARTE ESZENIKOAK

13, Peripécia Teatro

Fernando Pessoa eta José Luis Peixotoren testuen zatiekin baita garaiko lekukotasunetan oinarritutako antzezlana. Fatimako agerraldien mendeurrena ospatu zen 2017an, maiatzak 13 eta urriaren 13 bitartean gertatutakoak, Peripécia Teatro 13. urteurrenarekin bat eginik, baita konpainiaren 13. ekoizpenarekin ere. Hiru artzaitxoak gainera, Fatimako igarleak izateaz gain konpainiaren lehen sorkuntzako pertsonaiak izan ziren. Seinale guzti hauek kontutan hartu ondoren, ikuskizun berria "13" izenez bataiatu dute, eta 2017ko maiatzean estreinatu zuten Cova de Iriatik 40 kilometrotara. "13" ikuskizunak ez du jarraitzen thriller biblikoaren ildo narratibo bat, ezta fede paranormalaren gaineko komedia batena ere. Ez da fanatismo mirarigilearen inguruko satira bat, ez eta Lehen Gerra Handiko garaian Portugal sakonean falta zaien maitasun eta babesaren bila dabiltzan hiru umeen inguruko drama bat ere. "13" hori guztien arteko korapilo itsua da.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago