ARTE ESZENIKOAK

Sensible, Kiti Mánver, Chevy Muraday

Sentibera al da maitasuna? Sentiberak al gara geu norbaitekin itsutzen garenean? Ala sentiberatasunik gabeak bihurtzen al gara, aldebakar, gogor eta itsu, nahi duguna ez den edozerentzat? Sensible ikuskizun kitzikagarria da, Constance de Salm-ek bere eleberrian ezin hobeto marrazturiko sentipen eta afektuen sorta zabalean murgiltzen gaituena. Ikuskizun honetan, ikusiko dugu nola emakume heldu eta modu oneko batek sufrikarioaren bizileku guztiak ezagutuko dituen, noiz-eta, operatik irtetean, iruditzen baitzaio bere maitale gazteak traizio egin diola. Hisiak jorik, egun gogor eta bete batean, neurrigabekeriaren gurpil zoroan murgilduko da, maitearen arreta berreskuratu nahian.

 Kiti Mánver eta Chevy Muraday dira antzezlan honen protagonistak,  Juan Carlos Rubio-ren zuzendaritzapean.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago