ARTE ESZENIKOAK

Nerón, Dani Muriel + Chiqui Fernández

Oharra: Adi informazio honi

Azken ordua: Azaroaren 30eko emanaldia bertan behera geratu da programazio doikuntzegatik. Sarreren diru kopurua erositako kanal beraren bitartez itzuliko da

Sutan da Erroma, eta bitartean, Neronek jainko hilezkor bihurtzeko fantasia bizi du, herritarren bizimoduaren jabe, kontrolpean baitu "ogia eta zirkua" politikari esker. Bere eromenean, antzerki-lanak, poesia-errezitaldiak eta musika-lehiaketak protagonizatzera iritsiko da. Agripina amak enperadore izatera behartu du, eta azkenean ama hiltzeraino iritsiko da, baina hala ere ez da haren presentziaz libratuko.

Dani Muriel, Chiqui Fernández, José Manuel Seda, Diana Palazón, Francisco Vidal eta Javier Lago osatzen dute lan honen antzerki zerrenda, Alberto Castrillo Ferreren zuzendaritzapean.

Eduardo Galánen lan hau Henryk Sienkiewcz-en Quo Vadis obran eta Petronio eta Suetonioren zenbait testutan dago inspiratua.

Informazio gehiago: Secuencia 3

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago