ARTE ESZENIKOAK

Moby Dick, Andrés Lima&José María Pou

Ismael du izena Nantucket-eko itsasportura iritsi den gazte abenturazaleak. Marinel sartu nahi du edozein itsasontzitako eskifaian, balea-ehizan jarduteko, eta azkenik Pequod izenekoan itsasoratuko da, Ahab kapitainaren esanetara dabilen baleontzi batean. Itsasaldiari ekin eta gero, Ahab kapitainak eskifaia osoa biltzen du eta esaten die itsasketaren helburu nagusia, baleak ehizatzeaz gainera, Moby Dick akabatzea dela, zango baten zauria utzi zion balea zuri handi hura, zeinaren kontra egundoko gorrotoa baitu.

Jose María Pou, Jacob Torres eta Oscar Kapoya dira aktoreak, eta Andrés Lima zuzendaria. Herman Melvilleren eleberrian oinarrituriko lana.

Informazio gehiago: Focus

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago