BESTEAK

Zezensuzkoen entzierroa.

Donostiak, behin su artifizialak amaitu ondoren, badu bere entzierro berezia: sei zezensuzko irteten dira  Miramar kaletik argiz eta bolboraz inguratutako ikuskizun batean. Beira-zuntzezko egiturak dira, bizkarretik koheteei eta bangalei eusten dietenak, eta mutil talde batek eramaten ditu sorbaldetatik, dagozkien zaldimutilek lagunduta. Hala zeharkatzen dituzte kaleak kargak amaitzen zaizkien arte.

Kohete batek iragartzen du lehenengo zezensuzkoaren irteera, eta gauero irtenarazten dituzte korrika txikiak eta gazteak ordu erdiz edo. Txikienak, gurasoak lagun dituztela, korrika doaz ibilbidean txinpartak, kolore desberdinetako suak eta pertardoak botatzen doan zezenaren aurretik. Zezenetatik azkena Boulevardera iristean, bigarren kohete bat jaurti ondoren, zezenak euren toriletara itzultzen dira hurrengo eguneko entzierroa noiz hasiko zain.

Bolbora eta sua erabiltzen badira ere, txinpartaren batek zure alkandoran zuloren bat uztea da arrisku bakarra, erabiltzen den sua hotza baita; ez du erretzen.

Ez ahaztu ezin direla zezenak ukitu eta are eta gutxiago haien gainera etorri; garraiatzen dituzten pertsonek 10 kilotik gorako zama daramate bizkar gainean, horrek dakartzan zailtasunak kontuan hartuta.

Ibilbidea: Miramar, Andia, Hernani eta Boulevard.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago