BESTEAK

Kora Senegal, dantza

Artista autoktonoek osatua, Senegaleko "Kora" baleta talde folkloriko ospetsu eta gailenetako bat da maila nazionalean nahiz nazioartekoan. Balet hau oro har Afrikako eta bereziki Senegaleko folklorearen erakusgarri argi bat da, eta ematen duten ikuskizun bakoitzean tartean sartzen dute publikoa, bertan parte izan dadin eta Senegaleko tradizioak gertutik bizi ditzan.

Erabiltzen dituzten instrumentuen artean Kora nabarmentzen da: hari-instrumentu bat, harpa mandinga, alegia. Wolof perkusioak ere nabarmentzen dira: maisutasun handiz jotzen dituzten danborrak. Danborrek markatzen duten erritmo bizkorrak "Mbalaz"-en islatzen dira, musika sutsua dantza dardaratiekin eta jauzi akrobatikoekin elkartzean.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago