MUSIKA

Tanya Durán (sopranoa), Óscar Lobete (pianoa): Los Ángeles de Larrocha

Tanya Duránek goi-mailako kantu-titulua du, eta maisutza-eskolak jaso ditu Helena Lazarska, Roberto Scandiuzzi, Dalton Baldwin-engandik, besteak beste. La Damnation de Faust, Bastien und Bastienne, Le nozze di Figaro, Die Zauberflöte, Cosi fan tutte, La Rondine, Gianni Schicchi, Bohème, Werther, La Serva Padrona eta Carmen, horra zer-nolako operetan hartu duen parte, besteak beste.

Oscar Lobetek Bartzelonako Granados-Marshall akademian egin ditu Espainiar Musikako master class-ak, Alicia de Larrocha eta Teresa Monteys-ekin hain zuzen ere.

Bere kontzertu-ibilbideak, hala bakarlari gisa nola ganbera-musikan, hiri askotara eraman du, non hainbat orkestrarekin jardun baitu, bai eta zuzendari handien esanetara ere. 2010etik, kantarien laguntzaile gisa dihardu, eta espainiar kantari gehienekin aritu izan da, bai eta lehen mailako artistekin ere, errezitaletan.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago