MUSIKA

Luisa Fernanda, Sasibill Lirika Elkartea

Musika: Federico Moreno Torroba.

Sasibillek errepertorio lirikoko zarzuelarik ezagunenetariko bat eszenaratuko du: Luisa Fernanda zarzuela, hain zuzen ere. Argumentua maitasun-istorio gorabeheratsu bat da: Luisa Fernanda Javierrez maiteminduta dago, bere betiko senargaiaz, baina mutila kaskarina eta txoroa izaki, neskak Vidalen errekeritzeei egingo die men. Azkenean, hala ere, Javier zoritxarrak kolpatuko baitu, harengana itzuliko da, Vidalek ere eskuzabal jokatu ondoren.

Gaur egun Espainian diren ahotsik onenetariko batzuk izango ditugu kantari taldean, Sasibill Orkestra eta Abesbatzarekin batera. Denak ere Arkaitz Mendozaren zuzendaritzapean. Koldo Torres arduratu da eszena zuzendaritzaz.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago