MUSIKA

Glad is the Day #5

2016 Europako Kultura Hiriburutzaren baitan sortutako Glad is the Day jaialdiaren edizio berri bat antolatuko du Donostia Kulturak.

Le Bukowski-k eta Dabadabak koordinatutako jaialdiak aurten ere Kutxa Kultur-en laguntza izango du eta, berrikuntza gisa, Keler garagardoaren babesa.

Bosgarren urteurren honetan, Cristina Enea parkea kontzertu, DJ, merkatu eta haurrentzako jarduerez nahiz jan-edaneko postuez beteko da berriz ere eguerdiko 12:00etatik gaueko 21:00ak arte festa giro ederrean. Igande gauean DJ saioak ere aurkitu ahal izango dira Dabadaba eta Le Bukowski aretoetan.

Kartela osatzen duten artista guztien izenak uztailaren 18an argitaratuko dira.

** Oharra: Glad Is The Day jaialdian zehar ospatuko den merkatuan parte hartzeko inskripzio orria hurrengo loturan duzu eskuragai: www.mercadabadillo.com

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago