MUSIKA

Donostia Rap-Reggae Party: Kulto Kultibo + CaleroLDN&Purini Madness + Garolo

Kulto Kultibo, CaleroLDN & Purini Madness eta Garolo izango dira Intxaurrondo Kultur Etxean.

Kulto Kultibo talde irundarra 2008an sortu zen rap-reggaea sustatzeko eta sona erruz irabazi du estatuko raparen eremuan. Hirugarren diska argitaratu berri dute, La esencia.

Garolo asturiarra estatuko hip-hop/reggae-aren etorkizuneko ahotsetako bat da. Haren ahots urratuak abestiak sentimenduz, positibismoz eta esperantzaz betetzen ditu.

CaleroLDN & Purini Madness bilbotarrek jarrera eta indarrez beteriko zuzenekoa eskaintzen dute.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago