MUSIKA

WIZARDS + TOOTH
THE WIZARDS - TOOTH
KontzertuakThe Wizards – Tooth
Eguna/Ordua
2016/03/25
ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 5EUR (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, Ticketea)

Sarrera erosi

WIZARDS
The Wizards estatuko errebelazio taldea da 70 hamarkadako Hard Rock eta Occult Rock susperraldian.
Bilbon jaioak 2013ko udaran, beraien eraginak argi aurki daitezke talde klasikoetan, Black Sabbath, Blue Oyster Cult eta Pentagram, baina baita ere gaur egungo taldeetan Horisont, Graveyard edo Orchid. 2014ko amaieran Bilbo Hiria lehiaketaren irabazle izan dira “Metal” sailean. 2015ean eta taldearen izen bereko lehen LParen ondoren, taldeak bi bira txiki egiten ditu Frantzian eta penintsulan aritzen dira Peter Pan Speed Rock, Horisont, Horn of The Rhino, Brain Pyramid edo Porco Bravo bezelako taldeekin kartela konpartituz. Parte hartu dute ere Madrid Stoner Scene Fest, Kriston Fest edo Faan Fest bezelako jaialdietan. Gaur egun 2016an argitaratuko den bere disko berria izango dena prestatzen dabiltz.

 

TOOTH
“Bi” disko berriaren aurkezpena
Tooth, 2009an sortu zen Gernikan. Taldean aldaketa batzuk izan ondoren 2012an lehen EP-a kaleratu zuen taldeak, urtean zehar kontzertu batzuk eskaini eta Villa de Bilbao txapelketako finalerdietarako sailkatu ziren. 2015eko udaran grabatu zuten beraien azken lana, "bi" izenekoa, eta hau aurkezten diardute gaur egunera arte.
Euren estiloari dagokionez esan daiteke Post hardcore/Noise-rock-a egiten dutela, eraginen artean Dut, Lisabo, Helmet edo Unsane aipatzen dituztelarik.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago