MUSIKA

XXVII MUSIKETAN 2019-20
2019-09-27
BADUGU XXVII MUSIKETAN ZIKLOKO IRUDI BERRIA! Berriro, Mikel Urmenetak (Katuki Saguyaki) bere diseinua eskeintzen digu XXVII. Musiketan ziklorako. Eskerrik asko, Mikel!

LIZANNE KNOTT

foto2

Pop-Folk, USA

Urriak 10-13

Urriak 13 , BILBAO

Lizanne Knott abeslari eta konpositoreak sari ugari irabazi ditu. Pennsylvaniako (AEB) ipar-mendebaldekoa, Erresuma Batu, Irlanda eta Espainia osoko areto, antzoki eta jaialdi entzutetsuenetan jo du, bai eta Estatu Batuetan ere, eta agertokia Shawn Colvin, Joan Osborne, Josh Ritter, Suzanne Vega artistekin eta askoz gehiagorekin partekatu du.

 

 

GABY MORENO

foto2

Pop, GUATEMALA / USA

Urriak 24-27

Urriak 27, BILBAO

 

Bere ahotsa bat-bateko argia da bihotzerako. Artista Berri Onenari saria jaso zuen 2013ko Grammy Latinoetan, eta artista gonbidatua da Calexico eta Hugh Laurie-ren munduko biran. Morenoren ahots sinestezina grinatsua da, eta hainbat estilo biltzen ditu: erraztasunez bossa nova eta rockaren artean nabigatzen ari dela dirudi, blues itsaso batean.

 

 

DAN OWEN

foto2

BLUES, GRAN BRETAÑA

Azaroakak 07-10

Azaroak 10 , BILBAO

 

Album bakarra argitaratu badu ere —“Stay Awake With Me” (The Orchard), 2018ko abuztuan―, egun, Dan Owen Erresuma Batuko ahotsik zirraragarrienetakotzat jotzen da.Berriki, 2019ko urtarrilean, “Stay Awake With Me Acoustic” (The Orchard) argitaratu du, bere debut-diskoaren bertsio akustikoa. Bere adina aintzat hartuta (26 urte ditu), ezohiko ahots sakona du, eta blues-riffs zoragarriak egiten ditu. Dohain horiek lagun, Erresuma Batu osoan ibili da biran, bai eta Europan ere, eta soldout kartela jarri du hainbat agertokitan, zeinak Birdy, Kaleo eta Rae Morrisekin partekatu dituen.

 

DOM LA NENA

foto2

Pop-World, BRASIL / FRANCIA

Azaroak 21-24

Azaroak 24 , BILBAO

 

“Tempo”, Dom La Nenaren album berria, prest dago. Abesti gehienek doi-doi gainditzen baitute hiru minutuen langa. Nolanahi ere, Brasilen jaiotako eta Parisen bizi den abeslari, musikagile eta biolontxelo-jotzaileak une-sorta txikia eta gardena sortu du, zeina, zenbaitetan, eguzkitsua, eta, maiz, ameslaria den, eta beste batzuetan, berriz, brasildarrek saudade hitzaz adierazten duten nostalgia ederrarekin loturik dagoen.

 

TIM EDEY

foto2

Folk, GRAN BRETAÑA

Abenduak 19-22

Abenduak 22, BILBAO

 

Tim Edey (“Urteko Musikaria” saria 2012an – BBC Radio 2-ko Folk Sariak) instrumentu anitz jotzen dituen musikari eta abeslaria da. Birak egin ditu mundu osotik zehar, eta gaur egungo musikari zelta garaikide handienekin grabatu egin du, esate baterako, The Chieftains, Christy Moore, Sharon Shannon, Natalie MacMaster, Altan, Capercaillie..Tim nazioarteko esparruan izar bihurtu da norberak irabazitako merituagatik, 17 urtetan zehar egindako lan gogorragatik. Gaur egun, askok folk historian gitarrajole eta soinujole onenetarikoen artean dagoela diote (melodeoia jotzen du), eta , noski, folk musikari garaikideen artean. 

 

 

ELLIOTT MURPHY &

OLIVIER DURAND

foto2

Rock, USA

Urtarilak 09-19

Urtarrilak 10 , LEIOA

Urtarrilak 11 , SANTANDER

Urtarrilak 12 , BILBAO

Urtarrilak 17 , MADRID

Urtarrilak 18 , MADRID

Rockaren historiako pertsonaia apartekoenetakoa. Rock musikako konpositore grinatsu, kultu eta adimentsuenetakotzat jo izan da. Bruce Springsteen eta Lou Reed-en lagun pertsonala. Olivier Durand bere laguntzaile banaezinarekin joaten da.

 

 

ELINA DUNI &

ROB LUFT

foto2

Folk-Jazz, SUIZA-ALBANIA / GRAN BRETAÑA

Urtarrilak 23-26

Urtarrilak 26 , BILBAO

 

Elina Duni abeslari suitzar famatua da, sari ugariren irabazlea. Rob Luft, berriz, gitarrista birtuoso eta txalotua da, zeinari etorkizun oparo baino oparoagoa iragartzen dioten Londresko egungo jazz-esparru gero eta zabalagoan.Elkarrekin, folk-musikan zeharreko bidaia proposatzen digute. Ahotsari dagokionez dakartzaten gozotasunak eta aberastasunak kolore zolia ematen diete folk-kanta atenporal hauei, egun sortuak izan balira bezala entzuten direnei. Oraingoan, bikoteak “Songs of Love and Exile” (2015) dakarkigu, elkarrekin grabaturiko azken bilduma, hain zuzen.

 

 

SARAH MCQUAID

foto2

Jazz-Folk, USA / GRAN BRETAÑA

Otsailak 06-09

Otsailak 09 , BILBAO

 

Sarah McQuaid-k kritika ugari eta bikainak jaso izan ditu bere ahotsagatik (malta-whiskiarekin eta txokolate urtuarekin alderatu izan dute behin baino gehiagotan), baita publikoarekin ederki moldatzeagatik eta bat egiteagatik ere. Bilduma berrian, abeslari eta konpositoreak jotzen dituen instrumentuen kopurua handitu du, pianoa, gitarra elektrikoa eta bateria erantsita.

 

 

IONA FYFE TRIO

foto2

Folk, Escocia

Martxoak 05-08

Martxoak 08 , BILBAO

 

Aberdeenshireko folk-abeslaria, Iona Fyfe, Eskoziako balada-kantari onenetakoa bihurtu da, sakonki errotua herrialdeko ipar-ekialdeko ahots-tradizioetan. Berak irabazi du Urteko Abeslari Eskoziarraren saria, MG ALBA 2018 Eskoziako Musika Tradizionaleko Sariak-ek emana, eta “Eskoziak eskaintzeko dituen gauzen arteko onenetakoa” dela esan dute (Global-Music.de) berari buruz.

 

 

BIANCA GISMONTI TRIO

foto2

World-Folk, BRASIL

Martxoak 26-29

Martxoak 29 , BILBAO

 

Bianca Gismonti Trio bere hirugarren albumera iritsi da, mundu osoan barrena nabigatuta, sustrai brasildarrak bidelagun. “Desvelando Mares” (Hungarian grabatua) zenbait herrialdetako soinuetan inspiratu da.  Dibertsitate handiko familiatik etorrita , Biancak nahasketa horretatik lor daitekeen oparotasuna miresten du. “Betidanik, loturak bilatu izan ditut, eta dibertsitatean batasuna erdietsi nahi izan dut. Hori guztia, betiere, Brasileko nire lurraldeekiko erroak eta identifikazioa oinarri” dio artistak.   

 

 

HAT FITZ AND CARA

foto2

Folk-Blues, AUSTRALIA

Apirilak 16-19

Apirilak 19 , BILBAO

 

Hat Fitz and Cara bikote energetikoa Australiako ‘roots’ musikaren esparruko artista talentudunetako bik osatuta dago. Senar-emazte hauek 10 urte daramatzate mundu osoan zeharreko birak egiten, jaialdietan jotzen eta, Queenslandeko Sunshine Coasteko hego-ekialdeko barrualdean duten operazio-basean, diskoak grabatzen. Oraingoz, ez dirudi erritmoa motelduko dutenik.

 

MARTYN JOSEPH

foto2

Cantautor, GALES

Maiatzak 07-10

Maiatzak 10 , BILBAO

 

Martyn Joseph artista paregabe eta bikaina da. Ahaztu kantautoreei buruz ustez dakizuna. Gizon honek eta bere gitarrak soinu transzendental baino transzendentalagoa sortzen dute, bizia, liluragarria eta grinatsua. Dela berrehun lagunen aurrean, dela hogei milaren parean, publikoa beti geratzen da pozarren.

 

MAURICE DICKSON &

CATHERINE ASHCROFT

foto2

Folk, IRLANDA

Maiatzak 21-24

Maiatzak 24 , BILBAO

 

Maurice Dicksonek 30 urte baino gehiago daramatza konposatzen eta jotzen. Musikari moldakorra da, presentzia handikoa agertokian, eta gitarra jotzeko modua du bereizgarri, bai folkaren bai bluesaren esparruan; hala, zale porrokatu andana lortu du. Catherinek abiadura eta birtuosismo itzelaz jotzen ditu Uilleann gaitak (gaita irlandarrak). Bikote honek musika liluragarriz eta entretenimendu hutsez beteriko gaua bermatzen du. BIkote moduan Mochara moduan ezagutzen dira.

 

KATE RUSBY

foto2

Folk, GRAN BRETAÑA

Ekainak 04-07

Ekainak 07 , BILBAO

 

Folk-musikaren zeruertz zoragarriko izar guztien artean, gutxi batzuek dute Kate Rusbyren (Yorkshire, Ingalaterra) distira. 25 urteko musika-ibilbidean zehar, folk-kantagintza tradizionaleko kantari onenetakoa bilakatu da, baita konpositore original eta hunkigarrienetakoa ere.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago