MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

IZAKI GARDENAK
Aurri gara
PEIREMANS+ - IZAKI GARDENAK (SARRERAK AGORTUTA)
KontzertuakPeiremans+ – Izaki Gardenak (SARRERAK AGORTUTA)
Eguna/Ordua
2015/11/05
osteguna
21:30

Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira.

SARRERAK AGORTUTA

PEIREMANS+
Inork gutxik espero zuenean itzuli dira. Oholtza gainean ikusiko ditugu berriro Imanol Ubeda (Bide Ertzean), Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Txiki (Kashbad) eta Marino Goñi (Balerdi Balerdi). Baina 2005eko udaberrian bezalaxe, oraingoan ere berragerpena laburra bezain trinkoa izango da. Joan ginen baina hemen gaude oraindik. Hala irakurri daiteke bira berria iragartzeko plazaratu duten kartelean. Duela 10 urte Bonberenea Ekintzakekin argitara eman zuten EPko kantu bati keinu eginez itzuli dira. Bira txiki bat egin zuten orduan, baina jende askok kontzertu sorta horren ondoren ezagutu zuen Peiremans+. Taldekide bakoitzak bere bide propioari ekin zion ordea (nor bere bidetik, hamarkada emankorrena osatuz ziurrenik). Bien bitartean, Peiremans+ comboaren kantuek bere bidea egiten jarraitu zuten. Hamar urteren bueltan, zuzenekoen indarra berreskuratuko dute EP gogoangarri haren abestiek. 2015eko azarorako iragarri dituzte kontzertuok.
Bira berria, ordea, ez da atzera begirako hutsa izango. Hiru kantu berri prestatu eta beste horrenbeste bertsiorekin datoz. Abesti berrietako bi grabatu egingo dituzte gainera, laster single digitala kaleratzeko asmoz. Gitarrak zorroztuta eta pop melodia argitsuak gertu, gozatzeko tenorea da. Etiketatik haratago, lau lagun oholtza gainean, "ligaxka" duin bat osatzeko gogoz. Has dadila partida.

IZAKI GARDENAK
Aurretik Izaki Gardenak taldea arituko da “Aurri Gara” disko berria aurkezten.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
AURRI GARA
Sustrai-musika yankia, folk indie eta amerikarraren ufadez apaindutako rock mota hori, inspirazio-iturritzat hartu du Jon Bas... (gehiago irakurri)
DENA OSKOL (ERRAIA, 2018)
‘Dena oskol’ diskoak, 2012az geroztik Jon Basaguren kantari eta konpositorea buru duen talde gasteiztarraren itzulera markatu... (gehiago irakurri)

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago