MUSIKA
Testua: Kmon

WELCOME TO THE 60S: OLD CODY & THE RODOS
Welcome to the 60's. Murcia
Creedence Clearwater Revival y The Doors, agertoki berean gau gogoangarri batean. 60ko hamarkadako talde enblematikoenetako bi berriz taula gainean arituko dira: Creedence Clearwater Revival y The Doors. Kontzertu aparta, Estatuko omenezko talderik onenen eskutik. Beste garai batera eramango zaituzte, iraganera bidaiatuz, John Fogerty eta Jim Morrison-en alter egoekin gozatzeko. Old Cody valentziarrek Creedence Clearwater Revival omenduko dute. Talde indartsu honek urtetako esperientzia du taula gainean eta zehatz-mehatz prestatzen dituzten zuzenean jotzen dituzten abestiak. The Rodos, berriz, Velantziatik ere dator. Hamarretik gora urte eman dute The Doors omentzen eta Jim Morrisonen azken urteetara eramango gaituzte. Talde estatubatuarrak Miamiko Dinner Key Auditorium aretoan eman zuen kontzertu mitikoa birsortuko dute. Musker Erregea atxilotu eta ziegara eraman zuten emanaldi haren ondoren.

Aretoko ateak 22.00etan irekiko dituzte. Sarrerak salgai daude compralaentrada.com webgunean, 10 euroko prezioan. Lehiatilan, 14 euro.

“Welcome to the 60’s” Murtziara dator berriz Serdna Studios enpresaren eskutik. Valentziako ekoiztetxe honek kontzertuak antolatu eta musika taldeak sustaatzen ditu, REM aretoarekin elkarlanean.

 

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
John Zorn John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago