MUSIKA

MUSIK / FEM
MUSIK / FEM
Mahai-inguruakMusik / Fem
Eguna/Ordua
2017/10/03
Asteartea
19:00

DOAKO SARRERA

MUSIK / FEM
Emakumea zuzeneko musikaren industrian.

MUSIK / FEM Asmatu, komunikazioa eta kultura enpresak sortutako proiektua da. Honi esker musikaren alor ezberdinetan emakumeak duen presentzia aztertu nahi da. Azterketa horri esker berdintasunaren bidean lagunduko dituzten proiektuak sortzea du helburu.

Urriaren 3an, asteartea, MUSIK/FEM ekimenak emakumeak zuzeneko musikaren industrian duen lekua aztertuko du Bilboko Kafe Antzokian antolatuko duen solasaldian.
Bertan, Carmen Zapata (MIM elkarteko lehendakaria; Bartzelona), Nara Pinto (Mad Cool, Download Festival, Bilbao BBK Live, Azkena Rock Festival, etab. jaialdietako programatzailea edo programatzaile lanetan izandakoa; Bilbo), Usua de la Fuente (Niña Coyote eta Chico Tornado, Zuloak; Donostia) eta Dorleta Martinez de Aramaiona (Hell Dorado aretoa, DJ-a; Gasteiz) izango dira. Leire Palacios kazetaria izango da solasaldi honetako moderatzailea.
Gaur egungo gizartean emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasunerako bidean pausuak eman badira ere musikaren industrian gutxi aurreratu da. Musika eragileetan, kontratazio agentzietan, kontzertu aretoetan, etab. emakumeek gidatutako zuzendaritza postuak murritzak dira.
Azkeneko urtean ugaritu egin dira gai honi buruzko albisteak eta aldaketak eskatzen dituzten ekimenak. Hori dela eta interesgarria iruditzen zaigu solasaldi baten bitartez egunerokoan eragiten digun kontestu hau ezagutaraztea, aztertzea eta eztabaidatzea. Horretarako emakume sortzaileekin batera musikaren industrian lan egiten dutenei hitza eman nahi diegu.
Lehendabiziko solasaldi honetan musikarekiko saletasun bera duten perfil ezberdineko emakumeak batu ditugu.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
John Zorn John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago