MUSIKA

KUTXA BELTZA: PERLAK - DEKOT (SALA SUPERIOR)
KUTXA BELTZA: PERLAK - DEKOT (GOIKO ARETOAN)
KontzertuakKutxa BeltzaKUTXA BELTZA: Perlak – Dekot (goiko aretoan)
Eguna/Ordua
2016/06/23
Osteguna
21:00

Goiko aretoan. Ateak eta txarteldegia 20:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 5 EUR (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)

Sarrera Erosi

Kutxa Beltza

PERLAK
Euskal Herriko indie post-punk eszenan sortu zen Perlak talde zarauztarra, 2013an. Euren kantu bizigarri eta kitzikagarriekin publikoa erakarri dute hiru urte hauetan. Intentsitatea, hurbiltasuna eta berehalakotasuna dira taldearen ezaugarririk nagusienak, sentikortasun handiko tarte gordinak eta ilunak, pasadizo samurrekin konbinatzen dituztela. 2014an aurkeztu zuten euren lehen diskoa, Perlak izenekoa, eta urte berean Gaztea Maketa Lehiaketako finalera iritsi ziren. Geroztik Euskal Herriko hainbat aretotan jo dute, eta 60 kontzertu inguru eman dituzte bi urtetan. Iaz Emakumeen Mundu Martxako abestia egiteaz arduratu ziren: Bandera Moreak. Gaur egun Miren Narbaizak, Maite Martiarenak, Patxi Agirrek eta Ilargi Agirrek osatzen dute taldea. Maiatzean aurkeztuko duten euren bigarren diskoan Oihane Abarrategi taldekide ohiak eta Maite Arroitajauregi (Mursegok) parte hartu dute.
Argazkia: Jon Iraundegi

DEKOT
Ibai Ayerzak, Ibon Aguirrek, Ane Barrenetxeak eta Janire Lopezek osatzen dute 2014an jaiotako talde gazte hau. Maruritik indie-rock, post-punk eta elektronika doinuak dakartzate.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
John Zorn John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak





Kmon