MUSIKA

Katiuska, Pablo Sorozabali omenaldia. Sasibill Lirika Elkartea

Pablo Sorozabal konpositore donostiarraren heriotzaren 30. urteurrenean, omenaldia egin nahi zaio maisuari, nola eta berak konposaturiko lehen zarzuela emanez, Katiuska, 1931n estreinatua.

Ekintza Ukrainako herri baten kanpoaldeko ostatu batean gertatzen da, Errumaniarekiko mugatik hurbil, 1918ko udaren amaiera aldera, herrialdean gerra zibila denean. Katiuska neska gaztea amonarekin bizi izan zen sobietek andrea erail zuten arte. Sergio printzeak erreskatatzen du, eta ostatuko andrearen zaintzapean uzten.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago