MUSIKA

HUNTZA - EGURRA TA KITTO - DJ BULL
HUNTZA - EGURRA TA KITTO - DJ BULL
KontzertuakHuntza – Egurra Ta Kitto – Dj Bull
Eguna/Ordua
2017/02/02
Osteguna
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.

Sarrera: 5 EUR + banaketa gastuak (Kafe Antzokia, www.kafeantzokia.eus, www.ticketea.com)

Sarrera erosi

HUNTZA
Ertzetatik disko berriaren aurkezpena.

Oharkabean izan zen herri desberdinetatik datozen sei gipuzkoar hauen taldearen sorrera. Ostegun iluntzetako trikipoteoan elkar ezagutu zuten eta musika eta parranda uztartzeko asmoz taldekide batzuk parte ziren Eguenero elektrotxarangaren inguruan batzen ziren. Berez guztiak zetozen musikaren ertz oso desberdinetatik eta indarrak batzea erabaki zuten: Josune Arakistain, trikitilari eta ahotsa, birritan izan da Euskal Herriko Trikitilari Gazteen txapelduna eta plazarik plaza ibili da urte askotan. Uxue Amonarrizek, pandero jole eta ahotsak, ere eskarmentua dauka plazatan. Aitor Huizi, biolin jolea, herri-musikaren bueltan ibili da beti. Aitzol eta Inhar Eskisabel, gitarra eta baxua, Indarra taldean aritu ziren. Eta Peru Altube, bateria jotzailea, Garraxi eta The Potes taldeetako kidea da.
Bada, 2014an Bilbon, unibertsitate giroan, topo egin zuen seikote lagun talde honek erakutsi digu gazteek badutela bizi-poza, motibazioa, parranda gogoa, ekimentsuak direla eta lurretik, tradiziotik zein gure historiatik edanda, gaurko eguna eta etorkizuna eraikitzera gogoz eta indartsu datozela.

EGURRA TA KITTO
Gure ordua disko berriaren aurkezpena.

Egurra Ta Kitto talde gipuzkoarra Gure Ordua bere laugarren lana aurkeztera dator Durangora. 11 abestiko diskoa, Eñaut Gaztañaga teknikariaren gidaritzapean grabatua. Diskotik diskora, abiadura igoz eta punk-rockera gerturatuz, baina Ska erritmoak baztertu gabe. Disko anitza da Gure Ordua, kontraste bilduma bat: punk-rock zorrotzena, Skarik dantzagarriena, pop balada…urrun dauden erpinak bildu dituzte lan berrian. Melodia itsaskorrak eta inor axolagebe utziko ez duten hitzak. Inoiz baino indar
gehiagorekin dator Egurra Ta Kitto, kontzienteki hautatu duten bidean ziztu bizian.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
John Zorn John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago