MUSIKA
Testua: Baga-Biga

Aurtengo Durangoko azokarako, Hesian taldeak disko berria kaleratuko du.
2016-09-23
Urrian bertan sartuko dira estudioan euren zazpigarren lana izango dena grabatzera eta honek abenduan bertan ikusiko du argia, Durangoko euskal liburu eta diska azokan, hain zuzen ere.
Aldi berean, Hesian taldearen 10.urteurrena ospatzeko asmoarekin, abenduaren 4an, oso berezia izango den kontzertua eskainiko dute Durangoko Plateruena antzokian. "10 urte, 11 gonbidatu" lelopean, kontzertu berezi honetan hainbat lagun eta musikarien kolaborazioaz gozatuko du taldeak. Hementxe dituzue parte hartuko duten artista batzuen izenak: Xabi Solano (Esne Beltza), Pello Reparaz (Vendetta), Naroa Gaintza (22M2), Ines Osinaga, Xagu (Iheskide), Jony (Kaotiko) eta Aguayiko (Kaotiko, Puraposse). Hurrengo asteetan, gainerako gonbidatuen izenak argitaratuko dira eta sarrerak laster salgai ipiniko dira!

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago