MUSIKA

CUERDAS Y VOCES DE VENEZUELA
VENEZUELAKO SOKAK ETA AHOTSAK
KontzertuakVenezuelako Sokak eta Ahotsak
Eguna/Ordua
2016/07/15
Ostirala
22:00

Ateak eta txarteldegia 21:30ean zabalduko dira.
Antolatzaileak: Venezuelako Kontsulatua Bilbon

Doako sarrera

VENEZUELAKO SOKAK ETA AHOTSAK
Eddy Marcano – Biolina
Fabiola José – Ahotsa
Pingüino Gonzalez – Gitarra eta Cuatro

Venezuelako hiru birtuoso elkartuko dira Kafe Antzokian bere herri musikaren interpretazio bikainak eskaintzeko.
Eddy Marcano venezuelar zuzendari eta biolin jole handia dugu, kontinentean instrumentuaren erakusle nagusienetakotzat ezagutua. Simon Bolivar Orkestra Sinfonikoko lehen biolinista, ezagutzarik gorenak ekarri dizkion kargua, hainbat orkestretako solista eta zuzendari, José Antonio Abreu, Pablo Castellano, Sergio Bernal eta Ulyses Ascanio maisuekin ikasia, gonbidatua izan da maisu ikastaroak eman eta zuzentzera Kolonbia, Panama, Paraguai, Uruguai eta Guatemala bezalako herrietara.
Baina Eddy Marcanok badu beste musika ildo bat Venezuelako folklorean duena inspirazio iturri eta bertako herri musikaren erakusgarri nagusienetakotzat hartua da. Solo 3, Opus 4, Arcano eta Onkora taldeetako partaide izan da ere. Bi disko ere baditu Venezuela en violin izenburuarekin.
Fabiola Jose, herrikoi tradiziozko venezuelar kantaria dugu, ikasketak Madrileko Reina Sofía Musika Goi Eskola-n egin ditu, Tom Krause maisuarekin bai eta Frantziako Les Jeunes Voix du Rhin eskolan. Bere lehen ibilbide profesionala arlo lirikoan egin zuen hainbat maisurekin lan eginez, Rodolfo Saglimbeni, Manuel Hernández-Silva, Alfredo Rugeles, Gustavo Dudamel, Sir Colin Davis eta Jesús López-Cobos besteak beste.
Jesús González Brito gaur eguneko venezuelar musikari moldakor eta osoenetako bat da. Moldatzaile, konposatzaile eta ekoizlea, 130 disko baino gehiagotan hartu du parte, hiru kontinentetan zehar eta trebezia apartaz aritzen da bai herri musikaren zein klasikoaren esparruetan. Venezuelako artista entzutetsuenekin egin du lan eta nazioartean, Joan Manuel Serrat, Grupo Mestizay, Juan Carlos Calderón, Pedro Guerra, Los Sabandeños edo Mª Dolores Pradera bezalako artistekin egin du lan.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
John Zorn John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago