MUSIKA

Cooper + The Burns

COOPER

Alex Cooperrek 80ko hamarkadaren erdialdera hartu zuen gitarra. 2016an bete zuen karrera hasi zueneko 30. urteurrena, Los Flechazos eta Cooper taldeen buruan, Warnerentzat egindako disko bildumarekin eta 30 años Viviendo en la Era Pop bira arrakastatsuarekin.

Gogoetarako hilabete batzuk hartu ondoren, Cooperek estudioan sartu eta album berria erregistratu zuen. Tiempo, Temperatura, Agitación Elefant Records etxeak argitaratua, harrera bikaina izan du.

Warm Up, BBK Live eta Pulpop jaialdietan hainbat saio eskaini ondoren, Cooper arreta handiz prestatutako birarekin aurre egingo dio udazkenari. Berehalako arrakastak, gitarrez, metalez eta ahots-harmoniez josita. XXI. mendeko pop- rock atenporala. Norbaitek egitekotan, Alex Cooperek egin dezake.

THE BURNS

Garaje surf rock estiloak jorratzen dituen taldea de The Burns. Fred (gitarra), Aengus (bateria), Serge (gitarra) eta Enekok (baxua) osatzen dute taldea. 2017 urtean haien lehen lana argitaratu zuten: 'Asylum' deituriko EP-a. Laukoteak berak ekoiztutako lan hau hemen entzun dezakezu.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago