MUSIKA

Buenawista Prolleckziom's Festa: 30. urteurrena

Buenawista Prolleckziom ?s-ek 30 urte betetzen ditu eta ospatu nahi dugu! Elkartearen haserak ezagutzeko laurogehiko hamarkadako bukaerara jo behako genuke, Buenavista (Altza-Donostia) auzoko alkatetza eraikina zena erreskatatua izan zenean, lehenik auzoko kideengatik, antzerki talde batengatik ondoren eta azken urteotan hainbat musika taldeengatik, 2005 urtean bota zen arte. Hogeita hamar urte geroago, elkarteak lanean darrai sorkuntzaren inguruko edozein diziplina defendatu eta sustatzeko, bereziki lekuko artistak laguntzen.

DISCIPULOS DE DIONISOS

D.D.D. Juan Jolmes G. (gitarra eta ahotsa) , Spartakus (baxua), Bertto Siffredi (gitarra) eta Ion Stagliano-k (bateria) osatzen duten taldea da. Gainontzeko gizakiekin haien bi obsesio kuttunenak elkarbanatzeko helburua dute: pornoa eta punk-a. 1989 urtean sortu zuten taldea eta Buenavista-ko lokaletan (Nuevo Catecismo Católico, Señor No, Why Not?, eta beste askoren sorlekua izandakoa) hasi ziren entseguak egiten. Denboara pasa ahala, D.D.D. estatuko punk-rock talde azpimarragarrienetako batean bilakatu da.

LAST FAIR DEAL

Bizkaian jaioak eta oin bat errepidean dutela, Last Fair Deal taldearen energia eta influentziak hard-rock, blues eta hegoaldeko rock-ak osatzen duten triangelu magiko batean sartu daitezke. Power-trio honek ‘Odyssey In The Key Of Three’ (2016) deituriko hirugarren diskoa aurkezten du; bidaia martziano bat, elegantzia rockeroz beterikoa, gogorra eta atsegina. Abentura eta kondairaz osaturiko amalgama da Last Fair Deal taldearena, pauso bat eman eta lurralde berriak miatuko dituena alegia. Riff itsakorrek, bakarkako diztiratsuek, oinarri hipnotikoek, groove boteretsuek eta Gonzalo Portugal-en ahots basatiak zuzeneko atmosfera intimista baina sutsua sortzen dute aldi berean, enegia osoa liberatu egiten delarik. Guztiak jario egiten duelarik.

Last Fair Deal taldeko kideak: Gonzalo Portugal (gitarra eta ahotsa), Virginia Fernández (bateria) eta Miguel Moral (baxua).

LOS BRACCO

Rock zitala, ausarta eta lotsagabea eskeintzen dute, dantzarako melodiaz eta lelo itsaskorrez beterikoa. Zuzeneko boteretsua dute, britaniar soinuen influentzia nabaria delarik. Los Bracco Donostiako Gros auzoan jaio zen 2013 urtean. Hiriko hainbat areto eta tabernetean (Dabadaba, Le Bukowski eta Doka) jo eta gero, plataforma ezberdinen sostengua jaso zuten (Kutxa Kultur edo Musikagela) taldea lurraldean zehar ezagutzera eman zelarik. ’ Bendita Esquizofrenia’ (2015) haien lehen EP-ak, azken urteotako talde azpimarragarrienetako batean bilakatu zituen. 2016 urtean, ‘Sin Conexión’ kaleratu zuten, Yon Vidaur-rek ekoiztua. Javier G. Romerok idatzi zuenez: “energiaz beteriko rock-a (Rolling Stones, Chuck Berry, Stone Roses,… bezalako taldeen influentzia nabariarekin) country aireekin nahasten da, festarako erritmo freskoen bitartez, sexu esplizituz nahiz melodía pentsakorrez beteriko letren atzean, lotsagabetasunez eta zitaltasunez, beti ironiaz beterikoak’.

Los Bracco taldeko kideak: Pablo Fernández (ahotsa), Toni Medina (gitarra), Pablo Ruiz del Cerro (bateria), Jorge López (baxua), Dani Ayala (gitarra) eta Iñaki 'Keef' Amundarain (teklatuak) dira.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago