MUSIKA

BILBOKO INAUTERIAK
BILBOKO INAUTERIAK
Algara konpartsaBilboko Inauteriak

Bilboko Inauteriak

Egun osoan zehar eta aurten otsailaren 7tik, Algara konpartsak Bilboko Inauteriak ospatzen jarraituko du Bilboko Konpartsekin batera. Kasu honetan, Larunbat Erregular izeneko egun honetako eguerditik aurrera, hainbat jarduera prestatu dituzte Konpartsek Bilboko Udalarekin elkarlanean. Plaza Biribilean irekiko da larunbateko festa-eguna 12:00etan, 6 gunek osatzen duten jai-eremuan: Biribilaz gain, Astarloa, Eliptikoa, Zabalgune, Albia eta Done Bikendi edo San Bizente izango dira espazioak, adin eta gustu guztietarako programazioa eskainiko dutenak. Done Bikendi kalean hurrengo egitaraua izango dugu: 12:30ean Urbeltzen Dantza Ganbara, eta  13:30ean zein 16:30ean Dr. Maha's Miracle Tonic; Kafe Antzokiaren barruan, berriz, eguerdiko bazkariez aparte, Taberna Ibiltaria eta Bilbo Kantari izango ditugu 16:30etik aurrera. Egitarau eta informazio guztia, www.bilbokokonpartsak.com web gunean.

 


Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
William Parker (kontrabaxua), Eri Yamamto (pianoa), Ikuo Takeuchi (bateria) William ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
John Zorn John Zorn, Abangoardiako Jazzaren erreferentzia nagusia, artista emankor e... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago