MUSIKA
Testua: Sala Bbk

BETTYE LAVETTE
MUSIC LEGENDS
BETTYE LAVETTE
Pattar usaina duen ahotsa, bereziki erakargarria. Soul ufada sakona. Bihotzari abesten dio zuzenean. ‘Soularen alaba’ da, Bettye LaVette, eta ez dago hitzik, sentipenak bakarrik. Detroit hirian jaiotako emakume bati dagokionez, berezko naturaltasunarekin soula dabil bere zainetan, countrya, rocka, bluesa, gospela eta funka ahaztu gabe. Bi aldiz izendatu dute Grammyetarako. Bettye maila handiko kantaria da eta ohorezko postua dagokio musika herrikoiaren historian. Tamla-Motown mitikoko buru ezaguna eta soularen ikur bizia, Stax (Memphis)-eko soinua odolean darama Bettye Lavettek. Bidezkoa den bezala, askok Aretha Franklin edo Etta Jamesen ondorengotzat daukate. Soul klasikoenaren oinordekoa da, kantatzeko estiloan eta letren gaietan antzekotasun handiak baititu, tristetasunetik hurbilago neurriz kanpoko zoriontasunetik baino. Kantari estatubatuarrak ‘My Man’ izeneko lehen singlea 16 urterekin plazaratu zuen eta hainbat bira eginikoa da Ben E. King, Barbara Lynn, Clyde McPhater, Otis Redding, Cab Calloway, James Browne eta sona handiko dozenaka izarrekin. Lur azpiko izar handi hau urriaren 5ean etorriko da BBK Salara, ‘Worthy’ izeneko disko berria (2015) besapean duela. Bere talentuaren maila duen disko handia da

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Johnsonek bizirik dirau hitzaren adierarik zabalenean, eta egun, bizitzak emandako opariaz gozatzen du rhythm & blues-en erri... (gehiago irakurri)
RESONATE
Deep Purpleko buru gisa eta ondorengo lau hamarkadetan osatutako karrerak soberako aitzakia ematen dio kantari britainiarri “... (gehiago irakurri)
70eko hamarkadan plazaratu zuen debuteko lanaz geroztik space rockaren aitzindaritzat jo zuten banda ingeles honek munduan ze... (gehiago irakurri)
ALPHA BLONDY
Afrikako reggae-aren errege, Seydou Koné-k (Boli Kosta, 1953), Alpha Blondy bezala ezagunagoa denak, mezu erreibindikatiboz e... (gehiago irakurri)
VAN MORRISON
Sei Grammy, Brit bat eta 40tik gora bakarkako grabazio 1967tik. Van Morrisonek 'legenda' titulua bereganatzeko merituak egin ... (gehiago irakurri)
Reggaeren historiako nahitaezko erreferentzia eta 'dub' soinuaren sortzailekidea. Lee 'Scratch' Perry (Kendal, Erresuma Batua... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago