MUSIKA

Angel Unzu Cuarteto Eléctrico

Angel Unzu-k sei diska darama lider gisa, konpositore eta interpretatzaile eklektikoa dela erakutsiz, musika tradizionaletik, garaikidea edo jazzarengandik hurbil. DUOS izeneko bere azken diskaren ondoren (Musika Bulegoa Saria, 2016an), bere proiektu berria aurkeztuko digu: Angel Unzu Laukote Elektrikoa, jazz munduko hiru musikari ospetsuen laguntzarekin: Andrzej Olejniczak (saxoak, klarinete baxua), Gonzalo Tejada (baxu elektrikoa eta biolentxeloa), eta Juanma Urriza (bateria). Proiektu berri honetan, Unzu-k bere ibilbide "akustiko" luzea alde batera utzi du bere joera elektriko eta elektronikoa garatzeko. Errepertorio berria da, beraz, freskoa eta ilusionantea musikarientzat. Musikari hauekin eta talde elektrikoa osatuz, soinu-aukerak nahi beste zabalak dira. Xuxurlaren samurtasunetik muturreko ruidismorainoko dinamika zabal horrek inprobisazio askea, funk zertzeladak eta dinamika esajeratuak eskaintzen ditu, baina guztien gainetik hegan eginez, melodia.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago