MUSIKA

Allison Miller, Boom Tic Boom

Downbeat-ek jazzeko hogei bateria onenen artean sartu zuen Allison Miller. Artista hau konposizioaren, bateriaren eta komunitatearen alderako maitasunak bizi du, Boom Tic Boom bere bandaren babesean. Seikote punta-puntako honek ganbera-jazz zinematikoa jotzen du, eta ausarta eta entzunerraza da aldi berean, trufaria eta gogorra, iaioa baina inoiz ez larderiatsua, eta groove askorekin betiere. Millerren konposizioek haren musika-prestakuntzaren askotarikoaren ondorio dira, eta era guztietako soinuak darabiltza. Benetako espiritu kolektiboa duenez, bandakide bakoitza nabarmendu dadin saiatzen da.

Boom Tic Boomen hamargarren urteurrenean kaleratuko dute bosgarren albuma, Royal Potato Family zigiluan. Banda bilakatuz joan da urteekin, eta soinu benetan berezia izatera iritsi da. Oraingo material hau ustekabez beterik dator, eta nahasketa organiko eta jai-girokoa dela esan dute, generoen gainetik dabilena eta Bach, klabezina, klezmerra eta Jazz Messenger-ak ere biltzen dituena.

 

 

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago