MUSIKA
Testua: Igor Cubillo

KALAKAN
Kalakan
Ur berria, iturri zaharretik bildua
Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau dira Kalakaneko kideak. Iparraldeko hirukoteak fama lortu zuen 2012an, Madonaren MDNA Tourrean gonbidatu gisa jardun zuenean. Danborrak, txalaparta, flauta, gaita, alboka, panderoa eta kaxoia dira nagusi eite etnikoko proposamen honetan.

 Ezinbestez gogoratu behar da, bitxia bada ere, Madonna dugula Iparraldeko hirukotea protagonista duen ipuineko printze urdina. Popeko diva izan zen, 2011ko udan ezagutu ondoren, Kalakan taldearen artea munduari erakutsi ziona MDNA biraren barruan. Folkloretik eta world-musicetik at bizi den izar honen magnetismoak ikusgai jarri zituen erritmoz eta taxu tradizionalez betea baina inola ere zurruna ez den musika-proposamen minimalista honen bertuteak. Artistek berek Joxean Artzeren poemak dituzte oinarri, iturri zaharretik bildutako ur berria edaten duela esaten dutenean.

Diskoak hiru ahotsetan eta euskaraz osatutako kantuak bildu ditu, danbor-hotsek areagotutako sakontasunaz eta txalaparta eta xirulak uztartzen dituen instrumentazioaren babespean. Soinua herriari atxikita dago, paisaiei eta ohiko jardunei pega-pega eginda; baina planteamenduaren dinamismoa eta herrikoiaren berrirakurketa garbiari esker, ez du kirrinkarik egiten XXI. mendean egindako musikaren erakusgarri gisa.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
KALAKAN
Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau dira Kalakaneko kideak. Iparraldeko hirukoteak fama lortu zuen 2012an, M... (gehiago irakurri)
Laudagarria, Kalakanek iturri zaharretik ur berria biltzeko egin duen ahalegina. Madonna lilurarazi zuen Iparraldeko hirukote... (gehiago irakurri)

Udagoieneko ostera Katebegiak kontzertu zikloak 4 emanaldi ekarri ditu Bizkaia. Lehena, datorren azaroaren 3an izango da, Bil... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic

Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago