MUSIKA
Testua: Bilbao700

365 JAZZ GAUA - KIRK LIGHTSEY TRIO
365 JAZZ BILBAO
365 JAZZ GAUA - KIRK LIGHTSEY TRIO
Kirk Lightsey Detroiten jaio zen 1937an. Musika ikasi zuen, Johnson Flanagan (Tommy Flanagan-en anaia) eta Gladys Wade Dillard-ekin, azken hau Tommy Flanagan eta Barry Harris bezalako musikarien irakasle izandakoa. Goi-mailako Cass Eskola Teknikoan deskubritu zuen Jazza, Hugh Lawson eta Paul Chambers-ekin. 1954an beka bat eskuratu zuen Wayne Unibertsitatean klarinetea ikasteko, eta hurrengo urtean erabaki zuen musika ogibidetzat hartzea. Beans Bowles bandan hasi zen lanean, Al Aarons eta Joe Henderson-ekin batera.

Rhythm and Blueseko ikuskizunetan aritu zen Della Reese, T. Bone Walker eta Four Tops taldearekin, eta Jazza jo zuen Yusef Lateef, Melba Liston eta Ernestine Anderson-ekin.

1960an soldadutzarako deia jaso zuen, eta hurrengo urteetan klarinetea, fagota eta txirula jo zituen banda militarretan. Lizentziatu zenean Detroitera itzuli zen Cecil McBee kontrabaxu jolearekin batera, eta arrakasta itzela izan zuten Michiganeko Jazz klubetan. 1965ean Damita Jo-ren piano-jolea izan zen. Horixe izan zen kantari laguntzaile bezala egin zuen lehen lana, haren ostean beste hainbatekin jo zuelarik, hala nola O.C. Smith eta Lovelace Watkins-ekin. 70eko hamarkada hasieran Los Angelesera aldatu zen, eta hantxe lan egin zuen Bobby Hutcherson, Pharoah Sanders, Harold Land eta Esther Philips-ekin.

1979an Dexter Gordon-en laukotean sartu zen. Kirk-ek dio bere ibilbideko lan garrantzitsuenetako bat izan zela hura, Gordon-ekin jotzen hasi zenean erakarri baitzuen kritikarien eta entzuleen arreta eta sartu baitzen bere izena eliteko piano-joleen artean.

Laurogeiko hamarkadan The Leaders taldeko piano-jolea izan zen, Arthur Blythe, Chico Freeman eta Lester Bowie-rekin batera. Jerry Gonzálezekin lan egin du eta hainbat hirukote zuzendu ditu Santi Debriano eta Eddie Gladen-ekin batera.

1993an Parisera joan zen, eta harrezkero freelancer dihardu Paristik. Don Moyé bateria/perkusio-jolearekin eta Tibor Elekes kontrabaxu-jolearekin grabatu zuen Goodbye Mr. Evans CDa, kritika bikainak jaso zituena prentsa espezializatuan. Hamabost disko grabatu ditu taldeko lider bezala, eta ezin konta ahala grabaketa saio egin ditu artista ospetsuekin: Chet Baker, Kenny Burrell, Sonny Fortune, Clifford Jordan, Louis Hayes, Harold Land, Blue Mitchell, Jimmy Raney, Roots, Woody Shaw, Sonny Stit…

Kirk-ek dio bere estiloa Detroiteko piano-jole tipiko batena dela, elkarrekin uztartzen dituena ”Bud Powell-en kontzientzia, Art Tatum estiloaren ukitutxo bat, bebop feelinga eta instrumentuaren kontzeptu pianistikoa”.


Segur aski asko interesatuko zaizu...
MARCO MEZQUIDA
Juan Gomez 'Chicuelo' (Goya sari baten irabazle, eta Duquende eta Miguel Povedaren laguntzailea) gitarristak eta Marco Mezqui... (gehiago irakurri)
Chris Potter (Chicago, 1971) azken hamarkadetako jazzaren izarretako bat da. Grammy sarietarako behin izendatutako musikari h... (gehiago irakurri)
Inprobisatzeko gaitasuna eta eklektizismoa ditu ezaugarri, 30 album baino gehiagotan post bop, fusio, soul jazz, blues, funk,... (gehiago irakurri)
CHRISTIAN MCBRIE TRIO
Gaur egun oso gutxi dira musikarekiko grina eta benetakotasuna alor guztietan islatzen dutenak; McBride da horietako bat. Art... (gehiago irakurri)
HELLO BLUEBIRD, CELEBRATING THE JAZZ OF JUDY GARLAND
Hamar album kaleratu ditu Estatu Batuetako jazz eszenako izarretako bat den New Yorkeko kantariak. Judy Garlanden miresle sut... (gehiago irakurri)
LIVE IN CONCERT
Eklektizismo handia erakusten du beti jazza adierazpide naturala duen perkusionista eta konpositore frantziarrak. Izan ere, S... (gehiago irakurri)
FILM OF LIFE
'Film of life' du izenburu mende erdi jardunean daraman afrobeat soinuaren mitoak.Damon Albarn bezalako izarrek parte hartu d... (gehiago irakurri)
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago