MUSIKA
Testua: Bartolome Ertzilla Kontserbatorioa

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Apirilaren 7an, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzertu bat eskainiko du Durangoko Landako Erakustazokan, arratsaldeko 8ean, Pedro Halfter maisu ospetsuaren zuzendaritzapean. EOS-ekin bi bibolin-jotzaile gazteek parte hartuko dute bakarlari moduan, eta horiek Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Musikari Gazteen Lehiaketan sarituak izan ziren pasa den urtean. Gazte hauek, Ekhi Martinez irundarra eta Mireia Coma gazteiztarra dira, 15 eta 16 urteko gazteak dira. Oraingo honetan, EOSek bere musikari guztiekin joko du, 80 musikari guztira, orkestra sinfoniko dena. Sarreren salmentan lortutako dirua Desgaitasunaren Mundu Eguna antolatzen duen elkartearentzat izango da. Egun berezi hori maiatzaren 26an izango da eta Durangoko hainbat elkartek parte hartuko dute egitasmo honetan. Sarrerak 3€ balio dute, eta Arte eta Historia Museoan egongo dira salgai, ohiko ordutegian (Asteartetik ostiralera: 10:00 – 13:00 / 17:00 – 20:00 larunbatetan) martxoaren 23tik aurrera. Kontzertuaren egun berean, sarreran bertan ere egongo dira eskuragarri emanaldia baino ordu bete lehenago; eta baita internetez edota kutxabankeko kutxazainetan ere.

Segur aski asko interesatuko zaizu...
Rosario Giuliani (saxofoi sopranoa, saxofoi altua), Stefano Pecci (saxofoi sopranoa),... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Marta Sánchez (pianoa) Marta Sánchez  pianista eta konpositore madrildarrak aspaldi ... (gehiago irakurri)
DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago