ARTEA

Argazki rallya: Altzako Natura

Ekitaldi hau VII. Naturaldiaren barruan antolatu da eta Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kideen laguntzarekin gauzatuko da.

Izen-ematea ondorengo erara egin daiteke eta doakoa da:

Casares Kultur Etxean bere ohiko ordutegian aurreko eguna arte eta egunean bertan irteeran 9:30tik 10:00ra: Jubilatuen Aterpea Herrera.

E-mezua bidaliz casareskulturetxea@donostia.eus helbidera, izen-abizenak parte hartu nahi duzun kategoria, telefonoa eta e-maila adieraziz.

A Kategoria.- Haurrak: 14 urte arte.

B Kategoria.- Helduak: 15 urtetik aurrera.

Lehiaketako egun berean, 10:00an, interesa duten umeentzako argazkigintzari buruz ikastaro txiki bat (oinarrizko nozio batzuk) emango da.

Parte-hartzaileek Argazkilari Elkarteko monitoreen laguntza izango dute, sortzen zaizkien zalantzak argituko dizkiete eta argazkiak nola hartu azalduko diete.

Lehiaketaren gaia natura eta paisaia dira, gure gertueneko ingurunean.

Informazio gehiago: Argazki rally-aren oinarriak.

Maiatzaren 31an sari banaketa egingo da: Tomasene K.E. 19:00

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago