ARTEA

Acento Robinson: los derbis no se acaban nunca

Derbiak ez dira sekula bukatzen... Zer daukate ba? Baloia biratzen hasi baino askoz lehenago jartzen dira abian, eta amaierako txistua baino askoz geroago bukatzen dira.

Michael Robinsonek zuzenean grabatuko du, publikoarekin, Acento Robinson-en programa bat, Cadena SER irratian zuzentzen eta aurkezten duen irrati programa. "Los derbis no acaban nunca" titulupean, Robinsonek Antzoki Zaharreko eszenatokian honako partaideak eta "derbi amaigabeak" bilduko ditu:

  • Aritz Garde eta Álvaro Fuentes, La Oreja de Van Gogh taldekoak. Azken honek Bizkaian jaio eta realzale izatearen bitxikeriaz hitz egingo du.
  • Andoni Egaña, idazlea eta bertsolari txapelketako garailea, bere Bilboko kideekin mantentzen duen lehiari buruz arituko da.
  • Martín Caparrós, idazlea eta kazetaria, Argentinan derbiak bizitzen diren pasioaz mintzatuko da.
  • Karlos Arguiñano eta Eneko Atxa, euren derbi propiaz mintzatuko dira... sukalde artean jokatzen dutena.Sarrera librea edukiera bete arte. 

Gonbidapenak Donostia Kulturaren leihatiletan (Victoria Eugenia Antzokia eta Antzoki Zaharra) eta Realaren dendetan eskuratu daitezke urtarrilaren 29tik aurrera.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago