ARTEA

La puerta, Magda Szabó

"Europar literaturak" zikloaren barruan, Iñaki Urdanibiak zuzenduko duen bosgarren solasaldian Magda Szabó (Debrecen, 1917 – Kerepes 2007) egilearen La puerta (1987) nobelari buruz hitz egingo dugu.

Magda Szabó Hungariako idazlerik ezagunetako eta emankorrenetako bat da. Familia protestante, burges eta ilustratu batean jaioa, bere bizitza nobela bateko argudioa dirudi: inperio bat erortzen ari zenean jaio zen, eta XX. mendeko totalitarismoak jasan behar izan zituen bere herrian.

La puerta adiskidetasunaren gorespena da, bi emakumeren arteko hogei urteko harreman bitxi eta luzearena; hain zuzen ere, emakume burges batena  —Magda Szabó bera— miserian bizi izan den eta Hungariako herriak jasan dituen zorigaitzen ezagutzaile den bere neskamearekin —Emerence Szeredas-ekin—.

Kmon emanaldien egutegia
Gastronomia
Bidaiak
© Gestor de contenidos Gestor de contenidos HagaClic





Kmon

Licencia de Creative Commons
Lan hau Crative-Commons-en Aitortu-Ez Komertziala-Lan Eratorririk Gabe Nazioartekoa 4.0 delako baimen pean lago